Bidaideak Bilbao BSRk Kanaria Handiari (54-61) irabazi dio eta Europara begira jarri da
Bilbao BSR bere historiako denboraldirik onena gauzatzen ari da, momentu honetan Ohorezko Mailako sailkapenean bigarren posizioan baitago. CD Fundosa Once da partidurik galdu ez duen talde bakarra, eta euren atzetik, bilbotarrak bigarren posizioan dira, eta Europara begira jarri dira Txurdinagakoak.