80. buletina: Ibilbide aparta
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 2011ko ekainean ospatu zuen galan Sergio Manuel Rodriguez epailearen lana saritu zuen. Urrezko LEB ligan arbitratzen zebilen. Ezagutzen dutenek jakin badakite zergatik gora egin duen abiada batean. 2012ko udan jaso zuen deia, 25 urte zituela, ACB ligan arbitratzeko. Gaur egun, Antonio Sacristán eta Juan Carlos García epaile bizkaitarrekin batera dabil estatuko gizonezkoen goreneko ligan. Batek daki nora iristeko gai izango den.
Deskargatu