MENU
presentación gernika

Gernika KESB-ek 14/15 denboraldiko taldeak aurkeztu ditu

Aurreko ostiralean saskibaloia protagonista izan zen Malosteko polikiroldegian, Gernika KESB-eko iragana eta etorkizuna elkartuz, eta berriz ere herriko eskola guztien bilgune bezala. Harmailak jendez gainezka egon ziren, eta momentu hunkigarriak ere bizi izan ziren, Ane Mugira kapitainari omenaldia egin baitzioten.