MENU

Atala: Klubak

xabi martín, mikeldi, centro de estudios, unamuno

Fitxajeak VI. kapitulua: EBA – Centro de Estudios Mikeldi

Hauxe da aurten Espainiako Saskibaloi Federazioaren liga desberdinetan parte hartuko duten talde bizkaitarrei egingo diogun azkeneko errepasoa. Kasu honetan, EBA mailan bere bigarren denboraldia jarraian jokatuko duen Centro de Estudios Mikeldi dugu hizpide. Jokalari gazteez josita, taldeak bere filosofia aldatu du batez ere esperientzia handiko entrenatzaile batek, Txutxi Solarek hain zuzen ere, taldea zuzenduko duelako, eta jokalari gazteen alde apustu egin duelako.

Formakuntza arloan, Unamuno kluba erreferentzia izaten ari da bai Bizkaia zein Euskadi mailan, eta EBA-n daukaten taldea proiekzio handiko jokalariak kokatzeko tokia izatea nahi dute. Jon Peña eta Ander Perez alde egin eta gero, udan egindako lan gogorrak kalitatezko jokalari gazteak ekartzeko balio izan du, ezarritako helburua lortuz.

Jokoa antolatzen bi jokalari berri daude. Alde batetik, Xabi Gomezek esperientzia ekarriko du urte betez gure lehiaketetatik at egon eta gero; bestalde, Araberritik Dani Lorenzo, 21 urteko gaztea etorri da. 1´77 m.-ko altuerarekin, fisikoki oso ondo prestatutako jokalaria da, eta taldeko itxaropenen zati handi bat beregan daude jarrita.

Hegalekoen artean, Jagoba Guerrerok EBA mailako jokalari bezala hazten jarraitu nahi du, eta bere ondoan Xabi Martin beteranoa edukiko du. Horietaz aparte, fitxaketen arloan Iker Andia Valencia Basqueteko harrobian egondakoa, Askatuak taldean ibili zen iaz Adecco Platan. Bizkaitarrak minutuak izateko gogor lan egin beharko du, bere ondoan Israel Ortiz de Zarate edo Bilbao Basketek utzitako Nikola Lucic egongo baitira. Azken honek, junior fitxa izango du.

Saskitik gertu, eskarmentu handiko bi bizkaitar egongo dira, Gorka Garzon eta Jon Oyanguren. Beraien postuan ere, Olabidetik etorritako Mikel Eiguren eta Derlis Chavez izango dira. Senior maila esperientzia berria izango da azken honentzat, eta Lehenengo Mailako fitxa izan arren, Txutxi Solaren aginduetara egongo da sarritan. Eta proiektu honetara gehitu den azkenekoa Jon Ander Cuadra, Mikel Cuadra mitikoaren semea da. Senior kategorian debuta egingo du eta Zornotza ST-ri lotuta egongo da aldi berean.

Entrenatzaileak erabiliko dituen beste jokalari batzuk Pablo Alonso, Gaizka Tellitu edota Joseba Amutxastegi izango dira.

Lan honek jokalari gazteak haztea du helburu, taldeak EBA-n beharko duen sendotasuna jokalari beteranoekin ziurtatuz.

 

Gehiago
edu hernández santurtzi

EBA: Santurtzi ST

24/08/2014 • Klubak, Nagusiak • Views: 5503

Uda honetan, 2014/15 denboraldian FEB txapelketetan arituko diren talde bizkaitar guztien fitxaketen eta albiste guztien berri emango dizuegu. Taldeak osatu ahala, informazioa osatzen joango gara, behin  klub bakoitzak datorren denboraldiko jokalarien beri ematen duenean.

askartza mikeldi

EBA ligako talde bizkaitarrek euren egutegiak ezagutu dituzte

06/08/2014 • Klubak, Nagusiak • Views: 5314

Astearte honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak EBA ligako egutegien berri eman du. Talde bizkaitarrak A-A multzoan arituko dira. Talde bizkaitarrek liga etxean hasiko dute; Santurtzik, Askartzak eta Centros de Estudios Mikeldik, Fundación Valladolid, Tolosa eta Estela izango dute lehenengo

agirregoikoa ibaizabal

Emakumezkoen Liga 2: GDKO Bizkaia

31/07/2014 • Klubak, Nagusiak • Views: 10611

Hirugarren atala, Ibaizabal klubaren informazioarekin. Uda honetan, 2014/15 denboraldian FEB txapelketetan arituko diren talde bizkaitar guztien fitxaketen eta albiste guztien berri emango dizuegu. Taldeak osatu ahala, informazioa osatzen joango gara, behin  klub bakoitzak datorren denboraldiko

gernika urkullu lehendakari

Iñigo Urkullu lehendakariak Gernika KESB hartu du

30/07/2014 • Klubak, Nagusiak • Views: 5172

Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, astearte honetan garaipen garrantzitsuak erdietsi dituzten euskal kirolari eta klubak hartu ditu. Bertan, emakumezkoen Gernika KESB talde bizkaitarra izan zen. Informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai.

gernika fase de ascenso ensino duran liga femenina 2

Gernika Bizkaiak UPVren aurka jokatuko du Emakumezkoen Ligako estreinaldian; Ibaizabalek, aldiz, Valladoliden kontra

30/07/2014 • Klubak, Nagusiak • Views: 6418

Jadanik Espainiako Saskibaloi Federazioak 2014/15 denboraldiko Emakumezkoen Liga eta Emakumezkoen Liga 2-ko egutegiak argitaratu ditu. Aurten, Gernika Bizkaia estatu mailako ligarik gorenean arituko da, aurreko denboraldian LF2-ik igoera lortu ondoren. Bestalde, Ibaizabalek ezin izn zion bere

iker salazar

LEB Plata: Zornotza ST

27/07/2014 • Klubak, Nagusiak • Views: 8361

Bigarren atala, Zornotza ST klubaren informazioarekin. Uda honetan, 2014/15 denboraldian FEB txapelketetan arituko diren talde bizkaitar guztien fitxaketen eta albiste guztien berri emango dizuegu. Taldeak osatu ahala, informazioa osatzen joango gara, behin  klub bakoitzak datorren denboraldiko

Gerardo Candina: “Gernika KESB Emakumezkoen Ligan egongo da”

03/07/2014 • Klubak, Nagusiak • Views: 5873

Emakumezkoen saskibaloiko elitezko proiektua aurrera darrai. 2013/14 denboraldi honetan, Ibaizabalek Emakumezkoen Ligari eutsi ezin izan zion arren, Gernika KESB taldeak LF2-tik Emakumezkoen Ligara igoera lortu zuen, denboraldi bikaina jokatu ondoren. Beraz, elitezko proiektua aurrera jarraitzen

3x3 castro

Castro Urdialesen 3×3-ko edizio berria

02/07/2014 • Klubak • Views: 6716

Club Castro Basketek bere 3×3-aren edizio berri bat antolatzen du Castro Urdialeseko Amestoy parkean, uztailaren 12an. Izena ematea dohainik da, eta adin guztietako jokalariek parte har dezakete. Izena emateko epea uztailaren 10era arte zabalik egongo da. IZENA EMATEA