MENU

Atala: Federazioa

escolar intxixu

GOGORATU: Eskola Kiroleko lehenengo faseak asteburu honetan amaituko dira

Hurrengo igandean, otsailaren 9an, Eskola Kiroleko hainbat txapelketetako lehenengo faseak amaituko dira. Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik gogoarazten dizuegu partidu guztiak jokatu behar direla, eta partiduen emaitzak ahalik eta arinen jakinarazi beharko dituzuela.

Lehenengo faseak aste honen bukaeran amaituko direnez, ezin da partidurik jokatu gabe geratu, ezinbesteko egoerak salbu, denboraz eta formaz aldez aurretik justifikatuz. Ezinbesteko egoera batengatik partiduren bat atzeratu ezkero, derrigorrez egutegi ofizialaren hurrengo 15 egun naturaletan jokatu beharko da, faseak  amaitu direla kontuan izanik. Beraz, ezin da ligaxka bat itxi partidu guztiak jokatu arte.

Behin partiduak amaituta, oso garrantzitsua da partiduen emaitzen berri ematea, Federazioak egutegi berriak sortu ahal izateko. Beraz, talde irabazleak edo Eskola Laguntzailea berak, emaitzaren berri Federazioari eman beharko diote, baita akta originala entregatu ere. Hori guztia,  ASTELEHENEAN egin beharko dute, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Partidua astean zehar jokatu ezkero, emaitza eta akta partidua amaitu eta ondorengo bi orduetan entregatu beharko da.

Federazioak, jarritako epean emaitzen berri jasotzen ez badu, Txapelketa Batzordeak talde biak galtzailetzat joko ditu, neurketaren emaitza 0 – 0 izango delarik.

Amaitzen diren lehenengo txapelketak honako hauek dira:

HAUR KATEGORIAREN AURREKOA MUTILAK. 5, 6 eta 7 egutegiak.

MINIBASKET MUTILAK 02 – 8 eta 9 egutegiak.

AURRE-MINI MUTILAK 04 – 13 eta 14 egutegiak.

HAUR KATEGORIA NESKAK 00/01 – 21-22-23-24-25 egutegiak.

MINIBASKET NESKAK. – 30-31-32-33-34-61 egutegiak.

HAUR KATEGORIA MIXTO – 47 eta 48 egutegiak.

AURRE-MINI MIXTO 04(5X5) – 53-54-55-56 egutegiak.

3X3 TXAPELKETAK – 63-64-65-66-67-68-69-70-71-72-73-74 egutegiak.

Gehiago
senior primera femenina

Senior Emakumezkoen Lehenengo mailan Bigarren Fasea hasiko da

31/01/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 5553

Behin Emakumezkoen Senior Lehenengo mailan Lehenengo Fasea amaitu ondoren, asteburu honetan bigarren faseak hasiko dira. 8 talde A1 ligan arituko dira, eta beste 8 taldeak A2-n. Lehenengo jardunaldiaren informazio guztia Zona Bizkaina webgunean ikusgai. Gehiago irakurri

tecnificación

Teknifikazioko deialdietan 80 jokalari inguru

22/01/2014 • Federazioa, Nagusiak, Teknifikazioa • Views: 5982

Teknifikazio lanak aurrera jarraitzen du etenik gabe, eta igande honetan, urtarrilaren 26an, 80 jokalari inguru deituak daude Lauro Ikastolan egindo den lan saiorako. Lehenengo multzoa 44 jokalari eta bigarrenean 39, hain zuzen ere. Multzo bietako jokalariek 15:45etan egon beharko dute. 1 MULTZOA:

leioa cadete masculino liga vasca

Juniorretan Loiola Indautxu (E) eta Tabirako (G) eta kadeteetan Escolapios (E), Getxo eta Leioa (G), Euskal Ligara igo dira

19/01/2014 • Lehiaketak, Federazioa, Nagusiak • Views: 8712

(ARGAZKIA: Clickleioa.com) Junior emakumezkoetan, Euskal Ligarako txartela eskuratzeko faboritoak ziren Loiola eta Getxo finala jokatu zuten, larnbatean Unamunori eta Zornotzari irabazi ondoren, hurrenez hurren. Bilbotarrak hobeto hasi ziren, eta Getxo ez zen partiduari buelta emateko gai izan.

curso oficial mesas

Mahai Ofiziala izateko ikastaro berria

16/01/2014 • Federazioa • Views: 10456

Urtarrilaren 20an, 21ean eta 22an, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Mahai Ofiziala izateko Ikastaroa izango da Bilboko Miribilla auzoko Martin Barua Picaza kaleko 27. Zenbakian dagoen Kirol Etxean. Ikastaroa 3 egunetan zehar luzatuko da, guztira 6 orduko iraupena duelatik. Hona hemen

ESCOLAPIOS CADETE FEMENINO

Asteburu honetan gurutzaketa neurketak junior eta kadete mailetan

15/01/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 10250

Asteburu honetan junior eta kadete mailetan gurutzaketa neurketak jokatuko dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Euskal Liga jokatzeko lehia hasi da, baita maila ezberdinetan igoerak lortzeko edo jaitsierak ekiditeko neurketak ere. Hona hemen beharrezkoa duzuen informazio guztia. Igoerak,

convenio zona bizkaina germán monge

BSFak kolaborazio hitzarmena sinatu du Zona Bizkainarekin

13/01/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 8367

Informazio gehiago gaztelaniaz ikusgai

pin

Gabonetako XLIII. Torneoa – UGP 2013/14: Txapeldunak ditugu jada

04/01/2014 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 7900

Saski Eskolak : Txapelduna: Madi Txiki  /// Txapeldunordea: Balmaseda A Aurre-mini neskak:  Txapelduna: Gaztetxos /// Txapeldunordea: Pozokoetxe Aurre-mini mutilak:  Txapelduna: San Bartolomé  /// Txapeldunordea: Begoñazpi Mini neskak:  Txapelduna: Allende Salazar A  /// Txapeldunordea:

Hasiera kaskar batek Euskadi zigortu du Promesak 2014 taldearen aurka (77-67)

29/12/2013 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 6590

Kronika gaztelaniaz ikusgai (Argazkiak: Aaron Ruiz)  

Espainia U18k Promesak 2014 taldeari irabazi dio eta Barakaldoko torneoaren finala jokatuko du

28/12/2013 • Federazioa, Nagusiak • Views: 6781

Kronika gaztelaniaz ikusgai (Argazkiak: Daniel Álvarez)