Atala: Bizkaia Basket Fundazioa
Gure 75. urteurrenaren oroimen perfektua izan nahi? Hona aukera ezin hobea. Aurreneko taldeek jantzitako kamiseten enkantea antolatuko du Federazioak.
Apirilaren 7tik aurrera egin daitezke saiakerak Bilbao Basketek eskaini eta diseinatutako kamisetarekin. All Star Day egunean Retabet.es Gipuzkoaren aurka erabilitakoa da hori hain zuzen.
Antzekoa egin du Gernika Bizkaiak, Bizkaia Basket izenpean berdintsu bat diseinatuta, 75 zenbakiarekin.
35 euro izango da hasierako prezioa eta gure webaren bidez egin ahal izango dira apostuak hilaren 30era arte. BizkaiaBasket Fundazioak bilduko du diru-kopurua izaera sozialeko ekintza eta integrazio sozialaren alde.
Behin postu-saiakera irabazita, erraz ordain liteke Paypal edo transferentzia bitartez Fundazioak duen BBK kontuan: BAN ES82 2095 0350 4191 1321 0121
Era berean, Federazioan jaso ahalko dira kamisetak (Martín Barua Picaza 27, 2º Kirol Etxea – Miribilla 48003 Bilbo). Norbanakoaren bizilekura bidaltzeko aukera ere egongo da.
Edozein zalantza kontsultatu nahi izanez gero, bidali ezazue mezu bat webmaster@bizkaiabasket.com
helbidera.
Kamiseten zerrenda:



Gernika KESB Edición 75 aniversario

Gehiago
07/04/2016 •
Federazioa, Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak •
Views: 4885
Bilboko Zabalgune plazan aurkeztu da Bizkaiko saskibaloiaren historiako erakusketa ostegun honetan. Bertan izan dira, besteak beste, Carlos Sergio eta Oihane Agirregoitia ordezkari instituzionalak, baita beste hainbat klub bizkaitarrenak ere. Bobby Knight eta Txus Bidorreta gisako entrenatzaileek
02/04/2016 •
Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak •
Views: 5312
Denboraldiaren amaierarako planak egin ditzakezue hemendik aurrera, BizkaiaBasket Fundazioak, federazio eta Leioako Irlandesas Ikastolaren laguntzaz antolatutako udako Campusean apuntatzeko. 7 eta 14 urte bitarteko jokalari neska-mutilei zuzenduta dago. Egunak, ekainaren 22tik 30ra izango dira, 25
16/03/2016 •
Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak •
Views: 4748
All Star Day eguna antolatu du Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta hura larunbat honetan ospatuko da Bilbao Arenan, martxoaren 19a alegia, 75. urteurrenaren ekitaldien artean nagusienetakoa. Bilbao Basket eta Gernika Bizkaiaren partiduak izango dira protagonista, baina beste hainbat jarduera egongo
04/01/2016 •
Bizkaia Basket Fundazioa •
Views: 5651
Era berezian hasi egin da 2016. urtea gure inguruko saskibaloiarentzat. Aurreko igandean, -urtarrilak 3-, BI BELAUNALDIEn txapelketa ospatu zuen Bizkaiko Saskibaloi Fundazioak Minien hastapenak eta P.I.N.eko txapelketaren 50. urteurrena gogorarazi nahian. Ekitaldia BEC-eko instalazioetan izan zen.
14/12/2015 •
Bizkaia Basket Fundazioa •
Views: 5431
Eguraldiari dagokionez ez ezik, benetan pozgarria atzoko goiza, -abenduak 13-, batik bat Minibasketeko neska-mutilekin. Halaber, haurren saskibaloiari dagokion lehen presidente Jon Mirena beaskoetxeari omenaldia errenditu zioten Solokoetxeko Jardines plazan jokatutako partidu baten bitartez.
03/12/2015 •
Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak •
Views: 4360
Bizkaiko Saskibaloi Fundazioak ‘Terrenos solidarios’ delako saria jaso zuen ‘Balones para Benín’ kanpaina sozialean inplikatutako lanari esker. Horretaz eta duela bi asteko ostiralean Iberdrola dorreko jatetxean ospatutako afari solidarioaz mintzatu gara gaurkoan Angel Gilekin,
23/11/2015 •
Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak •
Views: 4641
VI. Afari Solidarioa ospatu zen aurreko ostiralean Iberdrola jatetxean Bizkaia Basket Fundazioaren eskutik. Xedea, Alaine eta ‘Vida para todos’ Fundazioekin elkarlanean aritzeko prozesuak mantentzea, urtero Afrikako Kandi hirian eraikitzen den saskibaloi-kantxaren ekimena aurrera eramateko. Era
19/11/2015 •
Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak •
Views: 4754
Bizkaiko Saskibaloi Fundazioak afari solidario bat prestatu du azaroaren 20rako. Helburua, ‘Beninentzako baloiak’ kanpainaren bitartez diru-bilketa lortzea da. Horrez gain, profesioan berebiziko garrantzia lortu duten sei entrenatzaile gonbidatu ditugu eta ekitaldian bertan Saski sarien entrega
15/09/2015 •
Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak •
Views: 6884
Agustin Esparta zendu da. Escolapiosen lortu zituen bere lehenengo saskiratzeak, 53/54 eta 62/63 denboraldien artean Aguilasen jokatu zuen eta jokalaririk nabarmenetakoa izan zen; hori dela eta, “El Toro” ezizena jarri zioten. Espainiako selekzioarekin FISECeko jokoak jokatu zituen