MENU

Atala: Lehiaketak

galder acillona mikeldi eba

Centros de Estudios Mikeldik EBAko derbia irabazi zion Askartzari

Asteburu honetan bizkaitar derbia izan dugu EBA ligan. Centros de Estudios Mikeldik Askartzari nagusitasun handiz irabazi zion (90-75), Askartzak hirugarren laurdenean partidua irabazteko aukera guztiak galduz. Santurtzik lehenengo faseko azken partiduan irabazi zuen  Valladoliden aurka. Gernika Bizkaiak Tenerifen irabazi zuen (59-75) garaipenen bidera itzuliz. Bestalde, lehenengo mailetan diharduten taldeek, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk, ezin izan zuten CAI Zaragoza eta UPV Gipuzkoa gainditu, hurrenez hurren.

ENDESA ACB LIGA

CAI ZARAGOZA 88 – BILBAO BASKET 72

Gehiago irakurri

EMAKUMEZKOEN LIGA

BIZKAIA GDKO 48 – GIPUZKOA UPV 63

Bizkaia GDKOk Emakumezkoen Ligako euskal derbian ezin izan zion Urretan UPV Gipuzkoari irabazi (48-63), gipuzkoarrak partidu osoan zehar nagusi izan baitziren, eta bizkaitarrek ezin izan zioten gipuzkoarren erritmoari eutsi.

Hasieratik UPV Gipuzkoa nagusi izan zen, lehenengo bost minutuetan 3-12 nagusitu baitziren. Bizkaitarrak kostata baina aldea murriztea lortu zuten, lehenengo laurdenaren amaieran. UPVk ez zuen lortutako aldea mantendu, eta Bizkaia GDKO, nahiz eta hasiera kaxkarra jokatu, partiduan zen berriz ere. Lehenengo laurdenaren amaieran, 12-18 gipuzkoarrentzat. Bigarren laurdenean, Estitxu Ibarretxeren neskek erasoan arazo ugari zituzten. Arantxa Novo jaun eta jabe zen, eta laurdenaren amaieran, gipuzkoarrek 2-10 partziala lortu zuten, atsedenaldira 22-32 heltzeko.

Atsedenalditik bueltan, Aranzazu Muguruzaren neskek ezin hobeto hasi zuten hirugarren laurdena, 0-9 partziala sartu baitzioten talde bizkaitarrari lehenengo lau minutuetan. UPV dagoeneko partidua kontrolpean zuen, eta Bizkaia GDKO atzetik joan zen laurden osoan zehar. Hirugarren laurden honetan, Bizkaia GDKOk 9 puntu baino ez zituen sartu, laurdenaren amaieran, 31-53. Laugarren laurdenean, Bizkaia GDKO hobeto aritu zen, baina partidua jadanik erabakita zegoen. Amaieran, 48-63 gipuzkoarrentzat.

Bizkaitarrak 4 garaipenekin jarraitzen dute azkenaurreko posizioan, Burgos baino garaipen bat gehiago dutelarik. Aurretik, bi garaipenera jada, Gipuzkoa UPV, Conquero eta Cadí. Datorren astean, Perfumerias Avenida Urretara etorriko da.

EMAKUMEZKOEN LIGA 2

TENERIFE 59 – GERNIKA BIZKAIA 75

Kronika gaztelaniaz irakurri

EBA

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 90 – ASKARTZA CLARET 75

Kronika gaztelaniaz irakurri

C.B. SANTURTZI SK 65 – FUNDACION BALONCESTO VALLADOLID 56

Kronika gaztelaniaz irakurri

Gehiago
bidaideak cai silla de ruedas bilbao

Bidaideak Bilbao BSR taldea CAIri irabazi eta Kopan sartu da

28/01/2014 • Lehiaketak, Nagusiak • Views: 6479

(Argazkia: Txus/BSR Bidaideak) Asteburu honetako goi-mailako talde bizkaitarren garaipen bakarra Bidaideak Bilbao BSR taldeak lortu du, hasieratik CAIre kontrako neurketa kontrolpean izan baitzuen. Horrela, talde bilbotarra Koparako sailkatu da, entitate bilbotarrarentzat lehenengo aldia delarik,

endika bahillo eba santurtzi

Bizkaiko EBA talde guztiek, Gernika Bizkaiak eta Bilbao Basketek asteburu honetan irabazi dute

20/01/2014 • Lehiaketak, Nagusiak • Views: 6409

Orokorrean asteburu ona izan dela esan dezakegu ACB eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat.Denboraldi honetan lehenengo aldiz, EBA ligan jokatzen duten hiru taldeek euren partiduak irabazi dituzte, euren helburuak lortzeko aurrerantz urrats bat emanez. Gainera, Gernika Bizkaiak,

leioa cadete masculino liga vasca

Juniorretan Loiola Indautxu (E) eta Tabirako (G) eta kadeteetan Escolapios (E), Getxo eta Leioa (G), Euskal Ligara igo dira

19/01/2014 • Lehiaketak, Federazioa, Nagusiak • Views: 8713

(ARGAZKIA: Clickleioa.com) Junior emakumezkoetan, Euskal Ligarako txartela eskuratzeko faboritoak ziren Loiola eta Getxo finala jokatu zuten, larnbatean Unamunori eta Zornotzari irabazi ondoren, hurrenez hurren. Bilbotarrak hobeto hasi ziren, eta Getxo ez zen partiduari buelta emateko gai izan.

autonomica zona bizkaina

Emakumezkoen Bigarren Mailako eta Autonamikako jardunaldien laburpenak

14/01/2014 • Lehiaketak, Berriak, Nagusiak • Views: 5812

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA Kronika gaztelaniaz ikusgai Bizkaitarren emaitzak: UNAMUNO 67 – 47 ARABA AUSARTA BARAKALDO EST 75 – 25 CBC VICTORIA AÑORGA 48 – 61 AUTOCARES ALBA LA SALLE MURKIL ZAST 55 – 54 GETXO UGERAGA AUTONOMIKA GIZONEZKOAK Kronika gaztelaniaz ikusgai

Pepper Wilson Bizkaia GDKO Liga Femenina

Shawnice “Pepper” Wilsonek ez du Bizkaia GDKOn jarraituko

03/12/2013 • Lehiaketak, Berriak, Nagusiak • Views: 5959

Astearte honetan, Club Basket Ibaizabalek Shawnice “Peppee” Wilson jokalaria eta bere ordezkariekin kontratua bertan behera uzteko erabakia hartu duela jakinarazi du. Informazio gehiago, gaztelaniaz.

BIDAIDEAK BILBAO KIROLAK AYUNTAMIENTO DE BILBAO SABIN ANUZITA BSR

Bidaideak Fundosa Once liderraren aurka galdu zuen

03/12/2013 • Lehiaketak, Berriak, Nagusiak • Views: 5400

(ARGAZKIA: fdeef) Kronika gaztelaniaz irakurri. BIDAIDEAK: Asier (8), Mouriz (17), Amadou (6), Leep (8), Rubén (3)- Dani (4), Reguero, Alex, Juanfe, Enaut FUNDOSA: D. Rodríguez (2), P. Zarzuela (3), Bywater (28), Tucek (23), Llambi (2)-Vera (6), Gómez, A. Zarzuela (10), Muiño (4), Montiel (2)

kyle zornotza plata castello

Bizkaia GDKOk eta Bilbao Basketek beharrezkoa zuten garaipena lortu dute eta Gernika Bizkaiak partidurik galdu barik jarraitzen du

02/12/2013 • Lehiaketak, Berriak, Nagusiak • Views: 5526

Asteburu honetan berri onak izan ditugu, batez ere lehenengo mailetan diharduten taldeentzat. Bizkaia GDKOk 6 porroten ondoren Urretan irabazi du, Estitxu Ibarretxeren debutean. Bilbao Basketen bigarren garaipena ere oso beharrezkoa zen, eta Pueyorenek Valladoliden erraz gailendu ziren. Gernika

bsr cai zaragoza bidaideak

Bidaideak BSR Zaragozan irabazi ondoren, sailkapeneko bigarren posizioan mantentzen da

26/11/2013 • Lehiaketak, Berriak, Nagusiak • Views: 5868

(ARGAZKIA: Juan Laderas) KRONIKA IRAKURRI CAI ZARAGOZA BSR: Maldonado (10), Walter, Torfi (12), Vargas (3), Hernández (15)- Escuder (7), Anaya, Fuentes (2), Tejada (4) BIDAIDEAK: Asier (25), Mouriz (14), Amadou (10), Leep (5), Rubén (4)- Dani (7), Reguero, Alex (2), Juanfe, Enaut (4) PARTZIALAK:

Araia Peña LF2 Gernika

Gernika Bizkaiaren multzoaren buruzagitza eta Askartzaren bigarren garaipena asteburuko gertaera positiboak izan dira

25/11/2013 • Lehiaketak, Nagusiak • Views: 7416

Asteburu honetan ez dira emaitza positibo askorik egon Endesa ligan eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk sailkapeneko azken posizioetan jarraitzen dute, garaipen bana dutelarik, eta asteburu honetan ezin izan dituzte euren partiduak aurrera