MENU

Atala: Berriak

ÉLITE: Asier García: 58ko balorazioa!

Jokalari bilbotarrak partida zoragarria eskaini zion Txurdinagan: 24 puntu, 22 errebote eta 17 asistentzia. Guztira, 58ko balorazio ikusgarria. Gainera, Tabirako Baquek Fundacion Bilbao Basket taldeari irabazi zion EBA Ligako derbian eta Lointek Gernika Bizkaiak bere bolada onari agur esan zion Tenerifen.

SURNE BILBAO BASKET 51 – JOVENTUT 70

Talde bizkaitarrak bere etxeko partidarik txarrena jokatu zuen ligako bigarren itzuliaren hasieran. Bilbotarrak atsedenaldira iritsi ziren aukerekin (29-35), baina bisitariek partida erabakita utzi zuten hirugarrenean, 20 puntuko aldearekin (39-59). Hirugarren porrot jarraian Ponsarnauren mutilentzat, bosgarrena azken sei partidetan.

TENERIFE 51 – LOINTEK GERNIKA 79

Anna Montañanaren neskek bere bolada txarra apurtu zuten azken postuan dagoen taldearen kantxan. Baina etxekoak aurretik atsedenaldira arte (30-25). Bizkaitarrek bigarren zati ikusgarri egin behar zuten (21-54) garaipena eskuratzeko. Gernikak 0-8 eta 0-15ko partzialekin hasi zuten hirugarren eta laugarren laurdena, hurrenez hurren.

BOSONIT UNIBASKET 58 – HGB AUSARTA BARAKALDO 55

Alberto Cearen neskek porrota jaso zuten Logroñon. Etxekoen hasiera ona (18-8) eta bisitarien erreakzio bikaina (26-29). Atsedenaldian, 29-30ko emaitza. Gero, berdintasun handia amaierara arte. 57-55koarekin, Horfordek baloia galdu zuen eta epaileek teknika bat adierazi zioten aulki barakaldotarrari. Etxekoek bakarrik libre bat saskiratu zuten, baina berdinketa lortzeko Anituaren hirukoa ez zen sartu.

TABIRAKO BAQUÉ 84 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 78

Landakoko derbia Durangon geratu zen. Xabier Chicorenek garaipen garrantzitsua lortu zuten salbaziorakko borrokan. Bestalde, filial bilbotarrak bigarren porro jarraian jaso zuen. Etxeko taldea ihes egin zen hirugarren laurdenaren amaieran (66-56) eta bere aurkariaren azken boladari eutsi egin zioten (76-73). Mikel Torreren mutilek ez zuten asmatu hiruko marratik (27tik 5). 47ko balorazioa Saez de Cortazar eta Arroitajaureguiren artean.

EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 88 – CLINICA SUR-ASPASIA REAL VALLADOLID BALONCESTO 75

Eskuinaldeko taldeak seigarren garaipena jarraian lortu zuen eta liderraren jarraitzaile bakarra da. Igande goizean, Faduran, Imanol Adanek zuzendutako mutilak bakarrik atzetik joan ziren 0-2ko emaitzarekin. Bigarren laurdenean ihes egin ziren, 15-3ko partzialari esker, eta ez zuten arazorik izan kurtsoaren hamaikagarren garaipena eskuratzeko.

GRUPO DE SANTIAGO 80 – CB SANTURTZI SK 89

Moreek garaipen handia lortu zuen Burgosen, partidaren amaiera ikusgarriari esker. Atsedenaldian, 44nako berdinketa. Gero, bizkaitarren lehen ihesaldia (46-56). Etxekoek erreakzionatu zuten eta buelta eman zioten neurketari, 79-73ko emaitz arriskutsua ipintzen hiru minuturen faltan. Une honetan, Bingen Pérez agertu zen: 8 puntu jarraian, bi hirukorekin, Santurtzi aurretik jartzeko. Eta Zamoraren beste hirukoak partidari epaia eman zion.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 96 – ABECOMSA BASKETMI FERROL

Bilboko taldeak ez zuen arazorik izan sailkapenean azken postuan dagoen taldeari irabazteko. Baina Txurdinagan Asier Garcia izan zen protagonista handia. Beti kantxan, bilbotarrak 58ko balorazioa lortu zuen, 24 puntu, 22 errebote eta 17 asistentziari esker, 16tik 10 jaurtiketetan. ‘Triple-doble’ Garciarentzat, ahaztu ezin den jokaeran.

Gehiago

TEKNIFIKAZIOA: Zerrenda laburragoak

25/01/2023 • Berriak, Nagusiak, Selekzioak, Teknifikazioa • Views: 1230

Datorren igandean, hilak 29, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programaren hirugarren jardunaldia izango da Ortuellako El Barracón Kiroldegian. Zerrendak laburtu egin dira, 2012an jaiotakoak ez dira egongo Erantsita urtarrilaren 29ean Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatuko den

EUSKAL LIGAK: Amaitu dira lehen faseak

24/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 680

Asteburu honetan 14. jardunaldia jokatu zen, lehen faseko azkena. Gure taldeentzat, arreta guztia Donostian zegoen, non Loiola Indautxuk irabazi egin behar zuen A1ean egoteko. Baina bilbotarrek galdu zuten eta A2an arituko dira. MUTILEN JUNIOR Santurtzik lehen fasea amaitu zuen hamargarren

ELITE: Getxok bigarren postua harrapatu du La Casillan

23/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 657

(ARGAZKIA: GetxoSaski) Bigarren itzulia hasi zen EBA ligan, bigarren postuan jokoan zegoen derbi batekin. Eta sari hau Fadurara joan zen, Imanol Adanek zuzendutako taldearen garaipen zabalaren ondoren. Gainera, bere bolada txarrari agur esan zion HGB Ausarta Barakaldok eta Surne Bilbao Basket ez da

Asteburuko agenda

20/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 536

Bizkaiko gure taldeen asteburuko hitzorduak. ENDESA EMAKUMEZKOEN LIGA LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – SPAR GIRONA 2023/01/21, larunbata, 18: 15ean. Maloste kiroldegia Talde liderrak eta bizkaitarren aurkariak Erreginaren Kopan Gernika bisitatuko dute. ZILARREZKO LEB TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA DAMEX UDEA

Bigarren deialdia berrikuntzekin

18/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 985

Igande honetan, urtarrilaren 22an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programaren bigarren jardunaldia burutuko da Ortuellako El Barracón Kiroldegian. Erantsita urtarrilaren 22ean Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu. Emakumezkoen

Akta digitala Haur mailan

18/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 578

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik joan den urtarrilaren 3an jakinarazi genizuen urtarrilean HAUR MAILAN, NESKA-MUTILAK eta MIXTO kategorietarako akta digitala ezarriko dela, eta gai honekin nahasteren bat sortu dela. Federazioak garaiz eta behar bezala jakinaraziko du akta digitala inplementatzeko

EUSKAL LIGAK: Getxo SBT eta Barakaldo Basket, Mutilen Junior eta Kadete A1era

17/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 766

Oso asteburu berezia lurralde lehiaketetatik datozen taldeentzat. Jokoan zeuden Euskal Ligetako A1 faserako txartelak. Mutilen Junior mailan, derbi bizkaitarra finalean, Loiola Indautxu eta Getxoren artean, bisitarien garaipenarekin. Eta Mutilen Kadetean, Barakaldo Basketek irabazi egin zuen

EUSKAL LIGAK: Bakarrik postu bat erabakitzeke bigarren faseari begira

17/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 615

Asteburuko arreta guztia Sailkapeneko Faseetan zegoen. Baina ere ligako jardunaldia genuen, lehen itzuliaren azkenaurrekoa. Nesken Kadete mailan, emozio asko La Salle eta Loiola Indautxuren arteko lehian. Jesuitaseko mutilen kadete taldeak, hain zuzen ere, A1erako txartela izango du jokoan azken

ÉLITE: Garaipen guztiak EBA ligan

16/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 714

FEB lehiaketetako brontzezko mailan, gure lau taldeek garaipena lortu dute lehen itzuliaren azken jardunaldian, poz handia emanez saskibaloi bizkaitarrari. Gure beste taldeek porrota jaso dute kanpoan jokatutako partidetan. BASQUET GIRONA 84 – SURNE BILBAO BASKET 59 Denboraldiko partidarik