MENU

Atala: Galeria

Lidertza Zornotzarentat, RETAbet kopara sailkatzetik hurbil eta Lointek dena lortzeko prest EuroCup-ean

Urte berriak 2018a joan zen bezala hasi dugu, elitean dabiltzan talde bizkaitarren garaipenekin. Lointek Gernikak +15eko abantaila lortu zuen Galatasarayren aurka eta 24 ordu beranduago Dia Ligan Sant Adriari irabazi zion. Zornotza ere Itzel dabil, lidertza lortu du Zilarrezko LEB ligako bere konferentzian Aquimisari irabazita. Urrezko LEB ligako bigarren postuan aurkitzen da RETAbet Canorei irabazita eta Kopara sailkatzetik gertu dago.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 76 – SANT ADRIÁ 71

Partidu bikain bati esker Galatasarayri lehen zati bikain bati eta ondo sufritutako bigarren zati bati esker irabazi eta 15 puntuko abantaila lortu eta gero Dia Ligako jardunaldia izan zuten gernikarrek Sant Adriaren aurka Malosten. Mario Lopezenek eraman zuten partiduko protagonismoa eta abantailak ondo kudeatzeko gai izan ziren.

REAL CANOE 64 – RETABET BILBAO BASKET 81

Canoeren aurkako garaipenari esker bere eskura du RETAbet taldeak Printzesa Koparako sailkapena. Ostiral honetan baiezta daiteke hori FC Barcelonaren aurkako partidua eta gero. Madrildarrei hasierarik amaierara dominatu zieten. Cruz bikain aritu zen bilbotarren mesedetarako.

ZORNOTZA 79 – AQUIMISA LABORATORIOS 72

Errege desfilearekin batera jaso zuen zalego zornotzarrak bere oparia Aquimisa talde ahaltsuaren aurka. Salamancakoak ordura arte mendebaldeko konferentziako liderrak ziren. Erasoan ondo aritu eta gero azken laurdenetan ardurak pisu handia izan zuen eta bigarren aukeren ondorioz partidua galtzetik hurbil izan ziren. Bobbitt-ek ondo kudeatu zuen partidua eta erabakigarria izan zen garaipena etxean gera zedin.

 

Gehiago

UGP 18/19ko errege berriak hemen dira

05/01/2019 • Galeria, Berriak, Nagusiak • Views: 6234

Intentsitate handikoa izan da larunbat honetan bere ateak itxi dituen XLVIII GABONETAKO TORNEOA-U.G.P GABONETAKO B.E.C. TORNEOA 2018/19. Garaile berriak ere ezagutu ditugu honekin batera. Salesianos Aguilas taldeko Nesken Preminiak 6-15 irabazi zion finalean La Salleri. Mutilen Preminian Santurtzik

Multzoen fase guztiak amaitu dira (emaitza eguneratuak-urtarrilak 3)

01/01/2019 • Galeria, Berriak, Nagusiak • Views: 7759

2018ari saskibaloiarekin esan genion agur, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an jokatutako jardunaldiekin. GABONETAKO XLVIII -U.G.P. 2018/19 GABONETAKO B.E.C. 2018/19 TORNEOKO finalak osotu dira. Minien multzo bat izan ezik, gainontzeko multzoetan hurrengo errondara pasatu diren talde

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia garaile mutiletan (72-58)

30/12/2018 • Galeria, Berriak, Nagusiak, Selekzioak • Views: 6267

Bizkaiak garaipena lortu du mini mailan Murgiako Euskadi eta Nafarroako Txapelketan nagusitu eta gero. Finalean 72-58 irabazi zioten Nafarroari. Talde biak oso urduri irten ziren kantxara eta bosgarren laurdenera arte ez zuten partidua bideratzea lortu. Urrutiko jaurtiketetan asmatzen hasi ziren

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaiak ezin izan du finala irabazi (44-61)

30/12/2018 • Galeria, Berriak, Nagusiak, Selekzioak • Views: 5475

Ezin izan zen. Bizkaia ez zen gai izan finala irabazteko Nafarroaren aurka 44-61. Bizkaitarrek huts egite asko burutu zuetn hasieratik eta bosgarren seigarrenekoan abantailak salba ezinak bihurtu ziren. FINALA: BIZKAIA 44 – NAVARRA 61 Hasiera zaila izan zuen Bizkaiak. Nafarroak Rosalinda Ondo

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaiko neskek erakustaldia eman dute eta finalean dira

29/12/2018 • Galeria, Berriak, Nagusiak, Selekzioak • Views: 5419

(ARGAZKIAK: Berangoko Hontzuriak) Mini mailako nesken selekzioak garaipen argia lortu zuen Arabaren aurka 22-72 eta finalean da. FINALERDIA: ARABA 22 – BIZKAIA 72 Emakumezkoen Selekzioak ezin hobeto ekin zion finalerdira. Begoña Jimenezenek irakurketa bikaina egin zuten eta puntuz puntu

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia Gizonezkoen finalerako sailkatu da (52-55)

29/12/2018 • Galeria, Berriak, Nagusiak, Selekzioak • Views: 7159

(ARGAZKIAK: BERANGOKO HONTZURIAK) Larunbat honetan ekin zaio Murgian Gizonezko Minien Euskadi eta Nafarroako Txapelketari. Bizkaiatarrek 52-55 irabazi zioten etxeko taldeari eta finalera sailkatu dira, igande honetan 16:00etan. FINALERDIA: ARABA 52 – BIZKAIA 55 Arabarren kontrolarekin hasi zen

EUSKADI ETA NAFARROAKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaiak txapelketa irabazi du asko sufritu eta gero (71-66)

28/12/2018 • Galeria, Berriak, Nagusiak • Views: 5025

(ARGAZKIA: Basketbasko) Bizkaiko selekzioak 71-66 irabazi dio Nesken Junior mailan Nafarroari. David Saizenek eraman zuten uneoro partiduaren pisua 10-16 puntu arteko abantailekin. Nafarrek eremuko defentsa ezarri zuten eta horrek min asko eragin zien gureei. Bizkaiak lortu du Euskadi eta

JUNIOR MAILAKO EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Bizkaiko mutilek hirugarren postuagatik jokatuko dute (64-45)

27/12/2018 • Galeria, Nagusiak, Selekzioak • Views: 3494

Finalera sailkatzeko lana gogotik egin zuen Bizkaiak Euskadi eta Nafarroako Txapelketan. Lezon jokatzen ari den Sariketan bizkaitarrak gipuzkoarren atzetik joan ziren baina aukerak mantenduz. Azken laurdenean ostera aukera guztiak galdu zituzten minutu bakar batean. 64-45 zigor handiegia izan da

JUNIOR MAILAKO EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Bizkaiko neskak finalera (62-80)

27/12/2018 • Galeria, Nagusiak, Selekzioak • Views: 4008

Nesken Bizkaiko selekzioak Lezon jokatzen ari den txapelketako lehendabiziko partidua jokatu zuen Gipuzkoaren aurka. David Saizenek joko zuzena eta azkarra erakutsi zuten, baloi asko berreskuratuz eta kontraerasoez baliatuz. Hogei puntu inguruko aldeak lortu zituzten bigarren laurdenean hirukoez