MENU

Atala: Nagusiak

galder acillona mikeldi eba

Centros de Estudios Mikeldik EBAko derbia irabazi zion Askartzari

Asteburu honetan bizkaitar derbia izan dugu EBA ligan. Centros de Estudios Mikeldik Askartzari nagusitasun handiz irabazi zion (90-75), Askartzak hirugarren laurdenean partidua irabazteko aukera guztiak galduz. Santurtzik lehenengo faseko azken partiduan irabazi zuen  Valladoliden aurka. Gernika Bizkaiak Tenerifen irabazi zuen (59-75) garaipenen bidera itzuliz. Bestalde, lehenengo mailetan diharduten taldeek, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk, ezin izan zuten CAI Zaragoza eta UPV Gipuzkoa gainditu, hurrenez hurren.

ENDESA ACB LIGA

CAI ZARAGOZA 88 – BILBAO BASKET 72

Gehiago irakurri

EMAKUMEZKOEN LIGA

BIZKAIA GDKO 48 – GIPUZKOA UPV 63

Bizkaia GDKOk Emakumezkoen Ligako euskal derbian ezin izan zion Urretan UPV Gipuzkoari irabazi (48-63), gipuzkoarrak partidu osoan zehar nagusi izan baitziren, eta bizkaitarrek ezin izan zioten gipuzkoarren erritmoari eutsi.

Hasieratik UPV Gipuzkoa nagusi izan zen, lehenengo bost minutuetan 3-12 nagusitu baitziren. Bizkaitarrak kostata baina aldea murriztea lortu zuten, lehenengo laurdenaren amaieran. UPVk ez zuen lortutako aldea mantendu, eta Bizkaia GDKO, nahiz eta hasiera kaxkarra jokatu, partiduan zen berriz ere. Lehenengo laurdenaren amaieran, 12-18 gipuzkoarrentzat. Bigarren laurdenean, Estitxu Ibarretxeren neskek erasoan arazo ugari zituzten. Arantxa Novo jaun eta jabe zen, eta laurdenaren amaieran, gipuzkoarrek 2-10 partziala lortu zuten, atsedenaldira 22-32 heltzeko.

Atsedenalditik bueltan, Aranzazu Muguruzaren neskek ezin hobeto hasi zuten hirugarren laurdena, 0-9 partziala sartu baitzioten talde bizkaitarrari lehenengo lau minutuetan. UPV dagoeneko partidua kontrolpean zuen, eta Bizkaia GDKO atzetik joan zen laurden osoan zehar. Hirugarren laurden honetan, Bizkaia GDKOk 9 puntu baino ez zituen sartu, laurdenaren amaieran, 31-53. Laugarren laurdenean, Bizkaia GDKO hobeto aritu zen, baina partidua jadanik erabakita zegoen. Amaieran, 48-63 gipuzkoarrentzat.

Bizkaitarrak 4 garaipenekin jarraitzen dute azkenaurreko posizioan, Burgos baino garaipen bat gehiago dutelarik. Aurretik, bi garaipenera jada, Gipuzkoa UPV, Conquero eta Cadí. Datorren astean, Perfumerias Avenida Urretara etorriko da.

EMAKUMEZKOEN LIGA 2

TENERIFE 59 – GERNIKA BIZKAIA 75

Kronika gaztelaniaz irakurri

EBA

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 90 – ASKARTZA CLARET 75

Kronika gaztelaniaz irakurri

C.B. SANTURTZI SK 65 – FUNDACION BALONCESTO VALLADOLID 56

Kronika gaztelaniaz irakurri

Gehiago
lebron james usa basketball

MUNDUKO KOPA: Estatu Batuek Bilbon jokatuko dute!

01/02/2014 • Nagusiak • Views: 9861

(ARGAZKIA: USA Basketball) FIBAren konfirmazioa falta denean, larunbatean jakin dugu Amerikako Estatu Batuek Bilboko egoitzan jokatuko dituztela Munduko Kopako lehenengo faseko partiduak. Gainontzeko bost selekzioak asteleheneko zozketan ezagutuko ditugu Lebron James, Durant, ‘Melo’ Anthony,

agenda

Asteburu honetarako gomendiozko agenda

01/02/2014 • Nagusiak • Views: 4733

Euskal Ligak izan ezik, gainontzeko liga guztiak martxan. Asteburu honetan partidu zirraragarri ugari izango ditugu. Gehien interesatzen zaizuna hautatu. Hemendik, proposamen batzuk. Emakumezkoen Liga BIZKAIA GDKO – GIPUZKOA UPV Larunbatean, Urreta Kiroldegian 19:00etan. EBA CENTRO DE ESTUDIOS

tecnificación

TEKNIFIKAZIOA: Igande honetan, atsedenaldia

31/01/2014 • Nagusiak, Teknifikazioa • Views: 5485

Parte hartzaileei aurreko astean esan zitzaien bezala, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio Programak atsedena hartuko du asteburu honetan, otsailaren 2an. Teknifikazio saioak datorren astean bueltatuko dira, eta astero legez, astean zehar deialdiak eta ordutegiak argitaratuko ditugu.

Richard McLoughlin bigarren gaztaroa bizitzen ari da Askartzan

31/01/2014 • Berriak, Nagusiak • Views: 6717

Elkarrizketa gaztelaniaz irakurri.  

senior primera femenina

Senior Emakumezkoen Lehenengo mailan Bigarren Fasea hasiko da

31/01/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 5502

Behin Emakumezkoen Senior Lehenengo mailan Lehenengo Fasea amaitu ondoren, asteburu honetan bigarren faseak hasiko dira. 8 talde A1 ligan arituko dira, eta beste 8 taldeak A2-n. Lehenengo jardunaldiaren informazio guztia Zona Bizkaina webgunean ikusgai. Gehiago irakurri

boletin

78. buletina: Bolumen gehiago

30/01/2014 • Nagusiak, Argitalpenak • Views: 5022

Bolumen gehiago. Talde gehiago. Jadanik 900 baino gehiago dira federatu eta eskolarren artean. Etenik gabeko hazkundea. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak gero eta parte hartzaile gehiago ditu, konbinaketa ezberdinak ahalbidetzen dituena. Gainera 12.000 lizentzia baino gehiago mantenduz. Ekitaldi

markel presno

Euskadiko selekzioen deialdi berriak, 23 jokalari bizkaitarrekin

30/01/2014 • Nagusiak, Selekzioak • Views: 8520

Euskadiko selekzioek lanean jarraitzen dute mini eta haur kategorian Espainiako Selekzioen Txapelketa prestatzeko. Deialdi berrietan, guztira, 23  jokalari bizkaitar daude. MINI MUTILAK Entrenamendua 2014ko otsailaren 2an (igandean) izango da Eibarko Laboral Unibertsitatean (Otaola Etorbidea, 29

francia copa del mundo selección

Hurrengo astelehenean, Munduko Koparen zozketa

29/01/2014 • Nagusiak • Views: 5317

(ARGAZKIA: FEB/Nevado) Hurrengo egunetan Munduko Koparen inguruko hainbat ekintza egongo dira, eta horietako bat ezinbesteko garrantzia du Bilbo egoitzarentzat. Hasteko, otsailaren 1ean, larunbatean, Central Boardek Munduko Kopan gonbidatu bezala parte hartu duten lau selekzioek zeintzuk direnen

bidaideak cai silla de ruedas bilbao

Bidaideak Bilbao BSR taldea CAIri irabazi eta Kopan sartu da

28/01/2014 • Lehiaketak, Nagusiak • Views: 6416

(Argazkia: Txus/BSR Bidaideak) Asteburu honetako goi-mailako talde bizkaitarren garaipen bakarra Bidaideak Bilbao BSR taldeak lortu du, hasieratik CAIre kontrako neurketa kontrolpean izan baitzuen. Horrela, talde bilbotarra Koparako sailkatu da, entitate bilbotarrarentzat lehenengo aldia delarik,