MENU

Atala: Nagusiak

EUSKAL LIGAK: Hasi dira tituluetarako borrokak

Hurrengo Euskadiko txapeldunak ezagutzeko bidea hasi zen asteburuan. Bigarren faseetako lehen jardunaldian eta, A1 multzoetan, poza Nesken Junior eta Mutilen Kadete mailetan. Nesken Kadeetan, denboraldiko lehen porrota Lointek Gernikarentzat.

MUTILEN JUNIOR

Porrot hirukoitza gure taldeentzat bigarren faseko hasieran. Santurtzik galdu egin zuen Fundación 5+11ren kantxan, 32. minutura arte aurpegia eman ondoren (63-60). Gero, etxekoen 10-0eko partziala eta 88-72 amaieran.

La Casillan, Easok 8-25ko partziala lortu zuen bigarren laurdenean partidaren agintea hartzeko eta Fundacion Bilbao Basket taldeari aukerarik gabe uzteko (69-84). Eta Fadura, Take Burruntzik 50 puntu saskiratu zituen lehen zatian Getxoren aurka. Etxekoek ez zuten amore eman, baina garaipena ez zen hurbil egon (85-92).

Eta A2 mailako poz bakarra Ibaizabalek eman zigun: garaipen erosoa Zast Zarautz-en kontran (75-62). Eta hirugarren laurdenean jasotako 5-17ko partzialak asko zigortu zuen Loiola Indautxu, Mondragon Unibertsitatearen aurrean (60-73).

NESKEN JUNIOR

Lointek Gernikak garaipena lortu zuen bigarren faseko estrenaldian, azken txanpan asko okertu zitzaion partida batean. Easo Ibaeta Basket-ek markagailuari buelta eman zion atsedenaldiaren ondoren, 0-11ko partzialari esker (43-46). Etxekoek erreakzionatu zuten 21-6koarekin. 77-66 lau minuturen faltan eta bisitarien 0-9ko partziaka. Donostiarrek bi libre izan zituzten partida berdintzeko, baina huts egin zuten (80-78).

Beste aldetik, A2 mailan, derbi bikoitza salbaziorako borrokan. Bilbotarrenean, La Sallek Centro de Estudios Mikeldiri irabazi egin zioten (51-45) eta Loiola Indautxuk erraz gainditu zuen Tabirako, Durangon (47-65).

MUTILEN KADETE

Gure bi taldeek garaipen batekin estreinatu zuen titulurako borroka. Bilbon, lehen faseko koliderra zen Fundacion Bilbao Basketek eraso erritmo handia eman zuen Easori gailentzeko (88-78).

Eta Barakaldoko Salesianos Ikastetxean, azken laurden ikusgarria: 34-31ko emaitza, Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basket taldearen garaipena ixteko, Ekiola Ointxeren aurka.

A2 mailan, lehen fasean jada jokatu zen derbi batean, Santurtzik erraz gainditu zuen Ibaizabal (37-63), Urretan. Bilboko Jesuitas Ikastetxean, saririk gabeko erremontada Loiola Indautxurentzat, Fundacion 5+11 Azul-en aurrean (75-78). Eta Donostian, Tabirako Baque aurretik sartu zen azken laurdenera (31-36), baina ezin zuen azkena eman Askatuak taldearen aurka (51-46).

NESKEN KADETE

Lointek Gernikak denboraldiko lehen porrota jaso zuen Gasteizen. Gaizka Barearen neskek 13 puntuko aldearekin itxi zuen lehen laurdena (11-24), baina etxekoek buelta eman zioten hirugarrenean, 17-2ko partzialari esker (46-39). Azken laurdenean, 8 hirukorekin bi taldeen artean, Busturialdeko taldeak ezin zuen garaipena harrapatu.

Junior mailan bezala, A2 mailan, bi derbi bigarren fasea irekitzeko. Lehenengoan, Tabirako Baquek garaipen erosoa lortu zuen La Salle Bilbaoren aurrean (58-29). Eta Salesianos Ikastetxean, Barakaldo Basket beti aurretik Loiola Indautxuren aurka (49-33). Egun kaskarra libre marratik: 46tik 13 bi taldeen artean.

Gehiago

ÉLITE: Asier García: 58ko balorazioa!

30/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 464

Jokalari bilbotarrak partida zoragarria eskaini zion Txurdinagan: 24 puntu, 22 errebote eta 17 asistentzia. Guztira, 58ko balorazio ikusgarria. Gainera, Tabirako Baquek Fundacion Bilbao Basket taldeari irabazi zion EBA Ligako derbian eta Lointek Gernika Bizkaiak bere bolada onari agur esan zion

Asteburuko agenda

27/01/2023 • Nagusiak • Views: 494

Bizkaiko gure taldeen asteburuko hitzorduak. ENDESA LIGA SURNE BILBAO BASKET – JOVENTUD BADALONA Larunbata, 2023-01-28, 20: 45ean Bilbao Arena Ponsarnauren mutilek ezustekoa eman zuten lehen jardunaldian Badalonan irabazita. EBA LIGA TABIRAKO BAQUE – BILBAO BASKET FUNDAZIOA 2023/01/28,

TEKNIFIKAZIOA: Zerrenda laburragoak

25/01/2023 • Berriak, Nagusiak, Selekzioak, Teknifikazioa • Views: 1038

Datorren igandean, hilak 29, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programaren hirugarren jardunaldia izango da Ortuellako El Barracón Kiroldegian. Zerrendak laburtu egin dira, 2012an jaiotakoak ez dira egongo Erantsita urtarrilaren 29ean Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatuko den

EUSKAL LIGAK: Amaitu dira lehen faseak

24/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 569

Asteburu honetan 14. jardunaldia jokatu zen, lehen faseko azkena. Gure taldeentzat, arreta guztia Donostian zegoen, non Loiola Indautxuk irabazi egin behar zuen A1ean egoteko. Baina bilbotarrek galdu zuten eta A2an arituko dira. MUTILEN JUNIOR Santurtzik lehen fasea amaitu zuen hamargarren

ELITE: Getxok bigarren postua harrapatu du La Casillan

23/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 561

(ARGAZKIA: GetxoSaski) Bigarren itzulia hasi zen EBA ligan, bigarren postuan jokoan zegoen derbi batekin. Eta sari hau Fadurara joan zen, Imanol Adanek zuzendutako taldearen garaipen zabalaren ondoren. Gainera, bere bolada txarrari agur esan zion HGB Ausarta Barakaldok eta Surne Bilbao Basket ez da

Asteburuko agenda

20/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 452

Bizkaiko gure taldeen asteburuko hitzorduak. ENDESA EMAKUMEZKOEN LIGA LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – SPAR GIRONA 2023/01/21, larunbata, 18: 15ean. Maloste kiroldegia Talde liderrak eta bizkaitarren aurkariak Erreginaren Kopan Gernika bisitatuko dute. ZILARREZKO LEB TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA DAMEX UDEA

Bigarren deialdia berrikuntzekin

18/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 869

Igande honetan, urtarrilaren 22an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programaren bigarren jardunaldia burutuko da Ortuellako El Barracón Kiroldegian. Erantsita urtarrilaren 22ean Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu. Emakumezkoen

Akta digitala Haur mailan

18/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 444

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik joan den urtarrilaren 3an jakinarazi genizuen urtarrilean HAUR MAILAN, NESKA-MUTILAK eta MIXTO kategorietarako akta digitala ezarriko dela, eta gai honekin nahasteren bat sortu dela. Federazioak garaiz eta behar bezala jakinaraziko du akta digitala inplementatzeko

EUSKAL LIGAK: Getxo SBT eta Barakaldo Basket, Mutilen Junior eta Kadete A1era

17/01/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 629

Oso asteburu berezia lurralde lehiaketetatik datozen taldeentzat. Jokoan zeuden Euskal Ligetako A1 faserako txartelak. Mutilen Junior mailan, derbi bizkaitarra finalean, Loiola Indautxu eta Getxoren artean, bisitarien garaipenarekin. Eta Mutilen Kadetean, Barakaldo Basketek irabazi egin zuen