MENU

Atala: Nagusiak

ÉLITE: Garaipen guztiak asteburu txikian

(FOTO/ARGAZKIA: Manu Márquez)

 

Jardunaldia ikusgarria gure Eliteko taldeentzat! Sei garaipen sei partidetan otsail handia ixteko. Nazioarteko neurketak direla eta, ez zen jardunaldirik egon ACB Ligan zein Zilarrezko LEB Ligan. Eta HGB Ausarta Barakaldok atsedenaldiko jardunaldiari aurre egin zion.

INNOVA TSN LEGANÉS 53 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 76

Talde bizkaitarra sailkapeneko bosgarren postura igo da Madrileko taldeen aurka lortutako bigarren garaipen jarraiaren ondoren. Lehen laurdena parekatua izan zen (14-15) eta, bigarrenean, Anna Montañanaren neskek markagailuaren agintea hartu zuten (30-37). Busturialdekoak ihes egin ziren hirugarrenean (42-58), partidaren amaiera lasaiaz gozatzeko.

EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 78 – RAISAN PAS PIELAGOS 79

Imanol Adanek zuzendutako gizonak bigarren postuan mantentzen dira Faduran berriro irabazi ondoren. Igande goizean, oso neurketa parekatua azken laurdenaren hasierara arte: zortzi minuturen faltan, 67nako berdinketa. Orduan, Eskuinaldeko taldeak 16-4ko partzial ikusgarria lortu zuen, alde erosoa eman ziona partidaren amaieran.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 65 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 77

Gure taldeentzat asteburua biribildu zen neurketan, Mikel Torreren mutilek denboraldian lehen aldiz garaitu zien taldeari mendeku hartu zioten. Bilbotarrek partidaren agintea hartu zuen bigarren laurdenean, 13 puntuko aldera joateko (18-31). Azken txanpan iritsi zen etxekoen erreakzioa (53-54), baina Barandallak eta Salinerok etxekoen itxaropenari agur esan zioten.

RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 78 – CB SANTURTZI SK 79

Erremontada zoragarria sortu zuen talde moreak Kantabrian. Gotzon Arrietaren taldea 18 puntugatik galtzen joan zen bi minuturen faltan hirugarren laurdena bukatzeko (62-48), baina neurketari bueltan eman zion 5-23ko partzialarekin. Eta emozioz eta txandaketaz betetako amaieran, Artiñanok demboraldiko bederatzigarren garaipena eman zien bizkaitarrei.

TABIRAKO BAQUÉ 82 – GIPUZKOA EASO BASKET 78

Xabier Chicoren mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten permanentziarako borrokan. Donostiako taldeak zortzi puntuko aldea izan zuen 20 segunduren faltan bigarren laurdena amaitzeko (34-42), baina etxekoek partida berdindu zuten 14-6ko partzialari esker. Neurketa erabakita zegoela zirudien (79-68, 38. minutuan), baina 0-10eko partzialak emozioa eman zion. Bisitariek bi libre huts egin zituzten eta Aldecoa-Otalorak hiruko erabakigarria saskiratu zuen.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 76 – FUNDACIÓN ALIADOS 52

Sailkapeneko hirugarren postua harrapatu zuen talde bilbotarrak, garaipen erosoa lortu ondoren Fundacion Aliados-en aurrean. Beti aurretik Adrian Yáñez-en mutilek, bere kolpea eman zutena atsedenaldia baino lehen (40-23). Arazorik gabe bigarren zatian eta 68ko balorazioa Enrique Lorenzo-Asier García bikotearentzat. Bilbotarrak beste triple-doble lortu zuen.

Gehiago

Asteburuko agenda

24/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 571

Bizkaiko gure taldeen asteburuko hitzorduak. EBA TABIRAKO BAQUE – GIPUZKOA BASKET EASO 2023/02/25, larunbata, 19: 00etan. Landako kiroldegia Euskal derbia, bizkaitarrak ezustekoa ematen saiatuko dira. EREAGA HORTZ-KLINIKA GETXO SASKI – RAISAN PAS PIELAGOS 2023/02/26, igandea, 11: 30ean. Fadura

Topaketarako deialdia, 2012an jaiotakoentzat

22/02/2023 • Berriak, Nagusiak, Selekzioak • Views: 1828

  Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik 2012. Urtean jaiotako klub eta ikastetxeetako jokalariak deitzen ditugu “2023 TOPAKETA” jardunaldietan parte hartzeko. Denboraldi hau Ortuellako El Barracón Kiroldegian antolatuko da. Izena emateko epea gaur, asteazkena, hasiko da eta martxoaren 19an itxiko

Ia 70 jokalari deitu dituzte Ortuellan

22/02/2023 • Berriak, Nagusiak, Selekzioak, Teknifikazioa • Views: 833

Teknifikazio Programa aurrera doa. Igande honetan 67 jokalarik lan egingo dute Jose Nuñezen eta bere taldearen aginduetara, gai teknikoak barneratzen jarraitzeko. Erantsita otsailaren 26an Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu. Emakumezkoen

Saskibaloiko Erdi Mailako Azken Zikloko Ikastaroan izena emateko epea zabalik

21/02/2023 • Formakuntza, Berriak, Nagusiak • Views: 741

Datorren otsailaren 28ra arte zabalik egongo da KITEB Kirol Irakaskuntzen Zentro Baimenduak antolatzen duen Saskibaloiko Erdi Mailako Azken Zikloan izena emateko epea. Ziklo hori martxoaren 6an hasiko da bloke komunarekin eta maiatzaren 17tik aurrera bloke espezifikoari ekingo zaio. Jarraian

EUSKAL LIGAK: Garaipen guztiak Mutilen Kadete A2 multzoan

21/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 679

Bigarren faseko laugarren jarduanlaldia eta gure saskibaloirentzako albiste onak Mutilen Kadete mailako salbaziorako borrokatik iritsi ziren, lau garaipenekin. Eta Mutilen Juniorretan, Fundación Bilbao Basket-en garaipen garrantzitsua Santurtzin. MUTILEN JUNIOR A1 Bi taldeen arteko hirugarren

ELITE: Laugarren garaipen jarraian Teknei Bizkaia Zornotzarentzat

20/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 532

  Mikel Garitaonandiaren taldeak errendimendu osoaz hasi du bigarren itzulia eta hirugarren postuan mantentzen da Baskoniari irabazi ondoren Mendizorrotzako derbian. EBA ligan, bakarrik Getxoren garaipena. Eta Lointek Gernika BIzkaiak jardunaldi bikoitza itxi zuen garaipen batekin Malosten,

Asteburuko agenda

17/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 525

Bizkaiko gure taldeen asteburuko hitzorduak. ENDESA EMAKUMEZKOEN LIGA LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – MOVISTAR ESTUDIANTES 2023/02/19, igandea, 12: 15ean. Maloste kiroldegia Garaipenengatik 5. postua lortu nahi duten bi taldeen arteko lehia zuzena. EMAKUMEZKOEN LIGA 2 HGB AUSARTA BARAKALDO E.S.T. –

TEKNIFIKAZIOA: Lana Inauterietan mantentzen da

15/02/2023 • Berriak, Nagusiak, Selekzioak, Teknifikazioa • Views: 789

Ez dago atsedenik Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programan, ezta inauteriak ospatzeko aitzakiarekin ere. 50 jokalari baino gehiago daude deituta Ortuellako El Barracón Kiroldegian saio berri baterako. Erantsita otsailaren 19an Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatuko den

EUSKAL LIGAK: La Salle Bilbao, porrotik gabeko liderra Nesken Junior A2an, luzapen baten ondoren

14/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 702

(ARGAZKIA: LA SALLE) Bilbotarrek 3-0eko balantzea jarri zuten Fundación 5+11ri irabazi ostean luzapenean. Maila horretan, Loiola Indautxuk Centro de Estudios Mikeldi USK gainditu zuen Bilboko derbian. Eta A2 multzoeta, 3-0ekoa ere Barakaldo Basket taldearentzat, Nesken Kadeetan. MUTILEN JUNIOR A1