MENU

Atala: Nagusiak

EUSKAL LIGAK: La Salle Bilbao, porrotik gabeko liderra Nesken Junior A2an, luzapen baten ondoren

(ARGAZKIA: LA SALLE) Bilbotarrek 3-0eko balantzea jarri zuten Fundación 5+11ri irabazi ostean luzapenean. Maila horretan, Loiola Indautxuk Centro de Estudios Mikeldi USK gainditu zuen Bilboko derbian. Eta A2 multzoeta, 3-0ekoa ere Barakaldo Basket taldearentzat, Nesken Kadeetan.

MUTILEN JUNIOR A1

Jardunaldiko poz bakarra Fundacion Bilbao Basketek eman zigun, Take Burruntziri erraz irabazi ondoren (100-31). Gasteizen, Getxo SBTak galdu egin zuen liderraren kantxan (100-72). Eta Donostian, Easo Mandoegiren aurka, Santurtzik aukerak izan zituen atsedenaldira arte (74-51).

A2-n, garaipen garrantzitsuak bai Ibaizabal bai Loiola Indautzurentzat goiko postuetan mantentzeko. Galdakaoko taldea ihes egin zen bigarren laurdenean, AXA Amurrioren kontran (64-47), bilbotarrek, berriz, en zuen arazorik izan Ordiziaren aurrean (84-49).

NESKEN JUNIOR A1

Ostegunean jokatuko du Lointek Gernikak hirugarren jardunaldiko partida.

A2-n, Bilboko derbian, Loiola Indauturen garaipena. Hasierako 13-17tik 14-36ra pasatu zen, eta Centro de Estudios Mikeldi USK aukerarik gabe geratu zen. Amaieran, 44-69ko emaitza.

Eta gure taldeek garaipen guztiak lortu zituzten. La Salle Bilbao porrotik gabe mantentzen da lehen postuan, Fundación 5+11ri irabazi ondoren (73-65), luzapenean, Irune Casquetek saskiratutako hiruko bati esker. Bilbotarrek 9-0ekoarekin hasi zuten luzapena, garaipena lortzeko.

Eta Ordizian, Tabirako Baquek buelta eman zion hirugarrenean eta epaia eman zion azken laurdenean, hasierako 0-7ekoarekin.

MUTILEN KADETE A1

Kutx eta pil gure taldeentzat, oso emaitz handietako asteburu batean. Fundación Bilbao Basketek Ekiola Ointxeri irabazi zion, 124-59ko emaitzarekin. Eta Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basketek galdu egin zuen Fundación 5+11ren aurka, 122-45.

A2-n, Ibaizabalek bigarren faseko lehen garaipena eskuratu zuen Óptica Martínez de Lizarduy Jotake (69-50).

Jesuitas ikastetxean, oso partida parekatuaren ondoren, Loiola Indautxu ezin izan zuen Askatuak Galilea gainditu (56-59). Tabirako Baquek ere porrota jaso zuen Easo Basket Cromovaren aurrean (61-56), nahiz eta erremontada ona azken minutuetan. Eta Santurtzik argi eta garbi galdu zuen Fundación 5+11 Urdinaren aurrean (34-78).

NESKEN KADETE A1

Bigarren faseko etxetik kanpoko lehen garaipena Lointek Gernikarentzat. Azpeitian, partida azken laurdenean erabaki zen: 47-49tik 50-63ra. Amaieran, 55-72ko emaitza Gaizka Bareak zuzendutako taldearentzat.

A2-n, derbi Barakaldon eta etxekoek bigarren faseko hirugarren garaipena eskuratu zuten. 21-6ko partziala Barakaldo Basketentzat eta La Salleren lan bikaina, amore eman gabe eta 6 puntura hurbiltzen (39-33). Azken laurdenaren une honetan, etxekoen 6-0eko partziala partida erabakitzeko (46-37).

Gasteizen, Loiola Indautxu beti aurretik AZ Participación Arabaren aurrean (58-63), baina sufrimendu asko azken txanpan, etxekoen erremontada bikainaren ondorioz (56-59). Eta ere Arabako hiriburuan, Tabirako Baquek 10 puntuko desabantaila gainditu zuen azken laurdenean, baina galdu egin zuen Iraide Baskones-en saski baten ondoren (53-51), Consultin Alavés Araskirentzat.

Gehiago

ÉLITE: Santurtzik garaipen garrantzitsua harrapatu du Landakon

13/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 536

  Jardunaldiko derbian, Ezkerraldeko taldeak Durango menderatu zuen eta, gainera, aberagea mantendu zuen. Asteburu honetan ez genuen Emakumezkoen Ligarik izan eta ACB txapelketan, Surne Bilbao Basketek geldialdi lasaiaz gozatuko du. Eta Teknei Bizkaia Zornotzak hirugarrena jarraian eskuratu

Asteburuko agenda

10/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 600

Bizkaiko gure taldeen asteburuko hitzorduak.   ENDESA LIGA SURNE BILBAO BASKET – COVIRAN GRANADA Larunbata 11/02/2023 18:00 h. Bilbao Arena Partida oso garrantzitsua beltzezko gizonentzat sailkapen-mailan.ZILARREZKO LEB TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA – DECOLOR FUN.GLOBALCAJA LA RODA 2023/02/11,

TEKNIFIKAZIOA: 56 jokalari deitu dira saio berrirako

08/02/2023 • Berriak, Nagusiak, Selekzioak, Teknifikazioa • Views: 1008

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programak aurrera egin du, eta 36 jokalarik eta 20 jokalarik osatutako taldea finkatu da. Saioen buruan, Jose Nuñez eta bere taldea, Ortuellako El Barracón Kiroldegian berriz ere hitzordua ematen diena. Erantsita otsailaren 12an Ortuellako El

EUSKAL LIGAK: Mutilen Junior Final Four, puri-purian

07/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 973

Sailkapen faseko irabazleak titulurako borrokan egon nahi du. Getxok Santurtzi gainditu zuen, Mikel Trueban, eta bigarren jardunaldiaren ondoren, Bizkaiko talderik onena da. Eta Nesken Junior Mailan, Lointek Gernikak garaipen handia lortu zuen Gasteizen, lidergoan jarraitzeko. MUTILEN JUNIOR A1

BSR: Bidaideak Bilbao BSR, Champions Cup txapelketako final laurdenetara!

07/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 421

(ARGAZKIAK: BILBAO BSR) Txurdinagako kiroldegiak bere jantzi eta bitxi onenak jantzi zituen Champions CUP txapelketako Lehen Faseak hartzeko eta anfitrioiak ez zuen huts egin: lau garaipen eta martxoan Alemanian jokatuko diren final laurdenetarako txartela. Germaniako lurraldetan, Adrián Yañez-ek

Bizkaiak lurraldeko kirol-sarea bildu du euskara sustatzeko duen konpromisoa aintzatesteko ekitaldi batean

07/02/2023 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 679

(ARGAZKIA: EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA) Bizkaiko Foru Aldundiak kirol klub eta federazioei kirol arloan euskara sustatzeko egindako lana aintzatesten die eta horien artean egon zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioa. Foru-erakundeak eta lurraldeko kirol-erakunde nagusiek aurrera egiten jarraitzen

ÉLITE: Zazpigarrena jarraian Getxorentzat, Santurtziko derbian

06/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 569

(FOTO: acb Photo / A. Baúlde) Imanol Adan-en mutilak bolada onean daude eta oso garaipen landuta harrapatu zuen Mikel Trueban. Jardunaldi ona ere Zornotza eta Tabirako Baquerentzat, etxetik kanpoko garaipenekin. Aitzitik, gure lehen ezpatariek porrot gogorrak jaso dituzte asteburu honetan. MONBUS

Asteburuko agenda

03/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 480

Bizkaiko gure taldeen asteburuko hitzorduak. ENDESA EMAKUMEZKOEN LIGA LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – IDK EUSKOTREN 2023/02/04ko larunbata, 20: 00etan. Maloste kiroldegia Euskal derbia Malosten. EMAKUMEZKOEN LIGA 2 HGB AUSARTA BARAKALDO E.S.T. – INGENIA SOLAR ENERGY COSTA DE 2023/02/05, igandea, 12:

Bilbora itzuliko da BSR Champions League, Europako lehiaketa gorena

02/02/2023 • Berriak, Nagusiak • Views: 332

Bizkaiko hiriburua, 2020an lehiaketaren egoitza izan zen, nahiz eta atzenean lehiaketa ez zen bururatu; aurten, ordea, nazioarteko federazioak beren-beregi eskatuta, Bilbo berriro izango da lehiaketako hiru egoitzetako bat, atariko fasean. Lau herrialdetako lau talde (alegia, Italia, Frantzia,