MENU

Atala: Promo

EUSKAL LIGAK: Getxo SBT eta Barakaldo Basket, Mutilen Junior eta Kadete A1era

Oso asteburu berezia lurralde lehiaketetatik datozen taldeentzat. Jokoan zeuden Euskal Ligetako A1 faserako txartelak. Mutilen Junior mailan, derbi bizkaitarra finalean, Loiola Indautxu eta Getxoren artean, bisitarien garaipenarekin. Eta Mutilen Kadetean, Barakaldo Basketek irabazi egin zuen Gasteizko BAKH kiroldegian jokatutako finalean.

MUTILEN JUNIOR

Larunbatean jokatu ziren finalerdian. Faduran, Getxok ez zion aukerarik eman Araberriri (86-50). Eta Majorin, Loiola Indautxuk 2-12ko partziala lortu zuen azken laurdenaren hasieran finalerako txartela lortzeko.

Finala Indautxuko Jesuitas ikastetxean jokatu zen igandean. Bilbotarrek zonakako defentsa erabili zuten lehen minutuetan, arrakasta handirekin (17-6). Getxoztarrek erreakzionatu zuten hirukorekin, 22-29ko emaitza ipintzeko. Atsedenaldian, 37nako berdinketa.

Bigarren zatiaren hasieran, Getxo berriro ihes egin zen (39-45) eta sei puntuko alde horrekin iritsi zen azken laurdenera (49-55). Urduritasun asko, asmatze gutxi eta bisitariek A1erako txartela itxi zuten libre marratik.

NESKEN JUNIOR

La Salle Bilbaori hiru puntu falta zitzaizkion A1ean egoteko. Finalerdietan, bilbotarrek Ordizia KE gainditu zuten arazorik gabe (69-49). Finalean, Bera Bera. Donostiarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean, saskiratutako lau hirukoei esker (30-44). La Sallek ez zuen amore eman eta pixkanaka pixkanaka hurbiltzen joan zen, 54nako berdinketa lortzen 2 minuturen faltan. Baina momentu klabe honetan 4 libre huts egin zituzten eta A2an arituko dira.

MUTILEN KADETE

Getxorekin, Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basket da asteburuko garaile handia. Bizkaitarrek Easo Basket Cromovari irabazi zioten finalerdietan, 72-57ko emaitzarekin, lehen zati bikainari esker (47-25).

Eta igandean, Fundación 5+11 Azul-en kantxan, hasiera ikusgarria (23-41 17. minutuan) eta erabateko kontrola amaierara arte, etxekoen edozein hurbilketa arriskutsua saihestuz. Amaieran, 63-72 eta A1erako txartela.

NESKEN KADETE

Barakaldo Basket-en neskek ezin izan zituzten bere kantxan jokatutako finalerdiak gainditu. Atzetik hasieratik (0-8), Ezkerraldekoak 20 puntugatik galtzen joan ziren (33-53), baina bikain erreakzionatu zuten 3 puntura hurbiltzeko (63-66). Une klabe horretan, Ordizia KE taldeak ez zuen aukerarik eman libre marratik.

15/01/2023 Loiola Indautxu - Getxo (Cruces de LV A1 JM)

Gehiago

Saskibaloiko kirol-teknikariari dagokion erdi-mailako hasierako zikloa

02/01/2023 • Federazioa, Formakuntza, Berriak, Nagusiak, Promo • Views: 1051

Saskibaloiko entrenatzaile lanak egin ahal izateko ikastaro ofiziala. 325 orduko prestakuntza-ikastaro erdi-presentziala da, lehen sorospenetan, kirol-portaeraren oinarrietan, jarduera fisiko egokituan eta desgaitasunean, eta kirol-antolaketan, jokalariaren hasierako etapetako prestakuntzan,