MENU
Presentacion paules

CB Paulesen familia aurkezpenean bildu zen

Joan den larunbatean CB Paulesek denboraldi honetako aurkezpena egin zuen Zazpe Kiroldegian, bertan klubeko 18 taldeak elkartu zirelarik.

Bizkaiko saskibaloiaren klub historiko batek denboraldiko honetako aurkezpena larunbatean ospatu zuen, bertan euren 9 talde federatuak eta eskola kiroleko 9 taldeak elkartu zirelarik, guztira entitatearen 18 taldeak kiroldegian bilduz.

Autonomikako taldetik aurre-mini 3×3-an lehiatzen den taldera biratean dauden talde guztiak argazki ofizialean izan ziren, baita ohikoa den desfilean ere.