2024/2025 denboraldirako Eskolarteko Baloi Ofizialaren bilketa

2024/2025 denboraldirako Eskolarteko Baloi Ofizialaren bilketa

Horrela, honekin batera doan buletina osatu eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletara (Martin Barua Picaza kalea 27, 2. solairua, Bilbo) aipatutako baloiak jasotzera joateko eskatzen dizuegu, hurrengo datetan: urriaren 23 eta 24an, 10:30tik 12:30era edo 16:00tik to 18:00ra, eta urriaren 25, 10:30tik 12:30era.

Baloien ematea errazagoa egiteko, entitate bakoitzeko talde guztiak eskaera bakarrean islatzea eskatzen dizuegu, entitate osoko baloiak pertsona batek batuz. Baloiak puztu gabe emango dira eta poltsa bat ekartze gomendatzen da.

Halaber, erantsita bidaltzen dugun buletina betetzerako orduan, taldearen mailak argi eta garbi zehaztu beharko dira, horrela baloi egokiak eman ahal izateko.

Gogorarazten dizuegu derrigorrezkoa izango dela Eskola Kiroleko partida ofizial guztietan baloi hauek erabiltzea, arau-haustea egiten duten taldeak zigortuak izango direlarik.

ESKAERA BALOI OFIZIALA

Kontsultak: secretaria3@bizkaiabasket.com

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak