Jakinarazten dizuegu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu laranja eman duela gaurko 06:00etatik arratsaldeko 18:00etara haize-arriskuari buruz.
Bizkaiko haizeguneetan 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete hego-mendebaldeko haize-boladek, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan eta arratsaldean, 130 km/h-ko abiadura gaindi baitezakete.
Ondorioz, jardueren arduradunek, ezaugarri orografikoen, aska daitezkeen elementuen (zuhaitzak, kartelak, aldamioak, etab.) edo bestelako arriskuen arabera, eskola-entrenamenduak bertan behera utzi ahal izango dituzte.