Bilbao Unamunok Gizonezko Juniorretan, Loiola Indautxu Gizonezko Kadeteetan eta Gernika biek Espainiako Txapelketetan parte hartzeko txartelak lortzetik gertu dira. Gehienek Euskadiko Fase Finaletan parte hartzea bermatuta dute. Gainera, A2an Emakumezkoen Loiolako talde biek maila mantentzea ziurtatuta dute eta GetxoSaskik datorren jardunaldian lortu dezake.
GIZONEZKO JUNIORRAK
A1
Bilbao Unamunok Euskadiko Lauko Finalerako txartela lortua du eta Espainiako txapelketan zuzenean parte hartzeko txartelaren bila dabil. Bilbotarrek 69-28 irabazi zuten Tabirakoren aurkako derbi bizkaitarra. Tabirakok Mondragon harrapatu beharko du sailkapenean Euskadiko tituluaren bila jokatuko duen ala ez jakiteko. Datorren astean Zorrotzan Easoren aurkako partidua erabakigarria izango da Indautxukoak estatu mailako txapelketarako txartela lortzen duten ala ez jakiteko.
A2
Datorren jardunaldian Ziorkontrol GetxoSaskik maila mantentzea lor dezake. Pasa den asteburuan ZAST taldearen aurka lorturiko garaipen estuak 52-50 ko-lidertzan uzi dio 6 garaipen eta porrot bakarrarekin eta hirugarren postuan den Easori bi garaipen ateratzen dizkiolarik. Datorren jardunaldian GetxoSaski-ISB partidu erakargarria izango dugu. Birtualki Loiola Indautxuk maila galdu du, baina Fundación B taldearen aurka lorturiko garaipenak oraindik aukera matematikoren bat ahalbidetzen dio.
GIZONEZKO KADETEAK
A1
Loiola Indautxu denboraldi honetako ezustekoa izaten ari da. Pasa den astean Unamunoren aurka jokatutako derbia irabazi zuen eta asteburu honetan Fundación A taldeari irabazi dio 68-57. Euskadiko Fase Finalerako txartela ziurtatua du eta datorren larunbatean TAKEri irabazten badio Espainiako Txapelketarako txartela ere lortua izango du.Atzetik dator Bilbao Unamuno, Easori 58-76 irabazi ziolarik eta Euskadiko Txapelketarengatik lehiatuko da. La Salle Bilbaok Euskal Ligan lehendabiziko garaipena lortu du TAKEri irabazi eta gero eta matematikek Easok bere duen laugarren postuarengatik borrokatzeko aukerekin dela diote, beti ere geratzen zaizkion partidu guztiak irabazten baditu.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
A1
Seigarren garaipena jarraian eskuratu du Gernika KESB taldeak eta lehen postuan da. Bere azken garaipena 71-54 Arabaren aurka lortu zuen asko borrokatu eta gero. Euskadiko Azken Faserako postua egina du. Tabirako errekuperatu dela ematen du, Araskiren aurka 66-52 irabazi zuen eta hirugarren eta laugarren posturako lehian dago.
A2
Loiola Indautxuk maila mantentzea ziurtatu du Bera Berari 86-35 irabazi eta gero. Taldearen hazkundea nabaria izan da eta 3 jardunaldiren faltan lasaitasuna lortu du. Construcciones Zamakoak ezinezko du maila mantentzea San Viatorren aurka 33-45 galdu eta gero. La Salle ere egoera berdinean da naiz eta Atleticori irabazi izan ere San Viatorrengandik 3 garaipenera dago eta average partikularra galdua du.
EMAKUMEZKO KADETEAK
A1
Gernika KESB taldeak oso zaila du ISB harrapatzea baina La Salle Bilbaoren aurkako derbia 64-49 irabazi eta gero Euskal tituluarengandik borrokatzeko txartela lortzetik oso gertu dago.La Sallek orain ezin du hutsik egin.
A2
Juniorretan gertatu bezala, Loiola Indautxuko kadeteek maila mantentzea lortu dute. Tabirakoren aurka 60-67 lorturiko garaipenak atzetik datozenei beregana iristea ezinezko egitea ekarri du. Tabirako Baquék kalkulagailuak ematen dizkion bere aukerak baliatu beharko ditu maila mantentzeko. Horretarako geratzen zaizkion hiru partiduak irabazi beharko ditu eta horretarako erabakigarria izango da Aroa Digital Araskiren aurka jokatu beharreko partidua. Paules Dyper Uniformesek hobekuntza nabaria erakutsi du baina ez da nahikoa izan Garoa Digital Araskiri irabazteko (42-50).