Bizkaiko Saskibaloi Federazioak otsailaren 27an, asteartea, Kirol Etxeko Areto Nagusian egingo den Ohiko Batzar Nagusira deitu ditu bere batzarkideak. Fokua gai ekonomikoan jarriko da.
- Data: 2024/02/27 (ASTEARTEA)
- Tokia: KIROL ETXEA, ARETO NAGUSIA – Martín Barua Picaza, 27 – BILBO
- Ordua: 18:45 lehen deialdian / 19:00 bigarren eta azken deialdian
GAI-ZERRENDA
1- Aurreko akta onartzea
2- 2023ko ekitaldiko balantzeak eta emaitzen kontuak aztertu eta onartzea.
3- 2024ko ekitaldiko aurrekontua aztertu eta onartzea.
4- Galde-eskeak
Gai-zerrendako 2. eta 3. puntuei egindako edozein zuzenketa idatziz egingo da, Batzar hau egin baino zortzi egun lehenago.