ELITE: 1800 zaleek izugarri gozatu zuten Lasesarren, Horbisa Spirit GREENKw Barakaldo estreinaldiarekin LF Challenge ligan

ÉLITE: 1800 aficionados vibran en Lasesarre con el estreno del Horbisa Spirit GREENKw Barakaldo en LF Challenge

SURNE BILBAO BASKET 90 – RÍO BREOGÁN 72

Aste magikoa talde bilbotarrentzat: garaipen bikoitza Europan eta estreinaldi bikaina Endesa Ligan. Bizkaitarrak beti aurretik joan ziren, baina ihes egin gabe, eta azken laurdenaren hasieran bere kolpe handia eman zuten: 14-0eko partzial ikusgarria eta 78-61ko emaitza Miribillan. Bilboko pabilioiak Gracia Alonso de Armiñori omenaldia egin zion, Pariseko Joko Olinpikoetan lortutako zilarrezko dominagatik.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 77 – DOMUSA TEKNIK ISB 57

Harmailetan iritsi zen denboraldiko lehen albiste handia: 1800 zale kurtsoaren estreinaldian Lasesarren. Giro bikain honek talde bizkaitarra bultzatu zuen lehen garaipena lortzeko, hasieratik amaiera arte kontrolatutako partidan: 25-11ko emaitza lehen laurdenean eta 63-42 hamar minuturen faltan. Aritz Duroren neskek 10 hiruko saskiratu zituzten eta 10 jokalarik punturekin neurketa amaitu zuten.

28/09/2024 Horbisa Spirit GREENKw Barakaldo - Barça (LF Challenge)

BILBAO BASKET FUNDAZIOA 70 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 62

Talde bizkaitarrak porrotik gabe amaitu zuen EBA mailako Euskal Kopako lehen fasea, bigarren garaipena lortu ondoren Artxandan. Emozioz eta berdintasunez beteriko neurketa, bilbotarrek erreakzionatuz lehen zatiko amaieran (20-27tik 29-28ra). BIgarrenean, beti 4-5 puntuko aldea etxekoentzat, baina 59-58ko markagailua 4 minuturen faltan. Une horretan, 5-0eko partziala ta defentsa garaipena ixteko.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak