ELITE: 42 puntu saskiratu zituen Araia Peñak, Ibaizabal-en garaipen klabean

ELITE: 42 puntos de Araia Peña para un triunfo clave de Ibaizabal

SURNE BILBAO BASKET 86 – CASADEMONT ZARAGOZA 83

Aurkari zuzen baten aurka, Jaume Ponsarnauren gizonak garaipeneko bidera itzuli ziren Miribillan, bi partidako aldea kokatzeko jaitsierako postuetan dauden taldeekiko. Bizkaitarrek 13 puntuko aldea izan zuten atsedenaldian, baina bisitarien erreakzioa emozioz beteriko amaiera ipini zuen, Killeya-Jonesek egindako txapela batekin.

KUTXABANK ARASKI 75 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 72

Derbi berri bat eta beste porrot bat Lointek Gernikarentzat, kontrolpean zuen partida batean, Mendizorrotzan. Bizkaitarrek 10 puntuko aldea izan zuen 8 minuturen faltan eta gasteiztarrek berdinketa lortu zuten 10-0ekoarekin. Gernikako taldea berriro ihes egin zen (64-69), baina bakarrik puntu bat saskiratu zuen 3 minututan. Watts-en azken hirukoa, berdinketa lortzeko, ez zen sartu.

HUELVA 90 – TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 91

Bracey-ren 2+1ekoak, bizkaitarren azken erasoan, bosgarren garaipen jarraian eman zien Miel Garitaonandiaren mutilei, erremontada ona burutuz. Bizkaitarrek 9 puntugatik galtzen zihoazen 8 minuturen faltan, baina buelta eman zioren 3-13ko partzialari esker (77-78). Azken jokaldian, Bracey protagonista handia izan zen.

BASKET ALMEDA 54 – HGB AUSARTA BARAKALDO EST 79

Azken aurreko sailkatuaren kantxan, Asier Bilbaoren neskek 15. garaipen jarraian lortu zuten. BIzkaitarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean (25-38) eta partidari epaia eman zioten hirugarrenean (38-60). Bizkaitarrek jada 6 partidako aldea dute bosgarren postuarekiko.

IBAIZABAL 86 –  PORT MANAGEMENTE CB ANDRATX 78

Araia Peña izan da asteburuko protagonista handia. Urretan, bizkaitarrak 42 puntu saskiratu zuen (40ko balorazioa), Ibaizabal-en garaipeneko liderra izateko, aurkari zuzen baten aurrean. Azken laurdenaren hasieran 58-60eko emaitza eta etxekoek 11-2ko partziala lortu zuen. Gero, Cuestaren hiruko batek partida itxi zuen (83-76).

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 66 – GRUPO INMAPA FILIPENSES 55

Ohi baino ospe gutxiagorekin erasoan (47tik 9 hiruko marratik), talde bilbotarrak bederatzigarren garaipen jarraian lortu zuen. Mikel Torreren mutilek defentsa bikaina jokatu zuten bigarren laurdenean (35-22) eta gero bere aldea mantentzen jakin zuten, bere aurkariaren egun txarra aprobetxatuz (21tik 2 hirukotik).

GETXO SASKIBALOI TALDEA 83 – CANTBASKET 69

36 puntu, 7 hiruko eta 39ko balorazioa Carlos Gilentzat, denboraldiko hamargarren garaipena Eskuinaldeko talderentzat. Imanol Adanek zuzendutako taldeak aurrea hartu zuen bigarren laurdenean eta bere aurkariari kolpe klabea eman zion defentsari esker: 70-65ko emaitzarekin, 7 minuturen faltan, bakarrik 4 puntu jaso zituen, denak libre marratik.

CB SANTURTZI SK 52 – LBC COCINAS.COM 74

BIgarren sailkatua garaipena hartu zuen Santurtzin, baina etxekoek irudi ona eskaini zuten hirugarren laurdenaren erdialdera arte. 26. minutuan, 44nako berdinketa. Gero, 0-25eko partzial ikusgarria, partida erabakita uzteko.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 76 – ECONY GRAN CANARIA 77

Bizkaitarrak bosgarren postura jaitsi dira, bere bolada onari agur esan ondoren Txurdinagan, amaiera parekatuan. Bilbotarrek 11 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenean (49-38), baina bisitariek buelta eman zioten 6-20ekoarekin. Eta azken minutuan, kanariarrek garaipena lortu zuten libre marratik.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak