ELITE: Asteburuko garaipen bakarraz gozatu zuen Lasesarrek

ELITE: Lasesarre vive la única victoria del fin de semana

ARGAZKIA: Ausarta Barakaldo / @unaisleep

BASQUET GIRONA 100 – SURNE BILBAO BASKET 94

Luzapenean, Jaume Ponsarnauren mutilek aukera bikaina desaprobetxatu zuen etxetik kanpoko bigarren garaipen jarraian lortzeko. Bilbotarrek 52 puntu jaso zituzten bigarren zatian, lehena kontrolatu ondoren (36-39). Luzapenean, aukerarik gabe, etxekoen 8-0eko partziala ostean.

LOBE HUESCA LA MAGIA 85 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 80

Luzapenean ere galdu egin zuten Javier García Panizok zuzendutako mutilek, oso antzeko neurketan. Hueskan, bizkaitarrak aurretik lehen zatian (32-38), baina 0-6ko partzial ikusgarria lortu behar izan zuten partidako azken 30 segundutan (Meana eta Mazairaren hirukorekin) partida berdintzeko. Zoritxarrez, etxekoen 102ko partzialak partida erabakita utzi zuen luzapenean.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 63 – VEGA LAGUNA ADAREVA TENERIFE 59

Oso asteburu arraroa Challenge Ligan, lau partida atzeratutarekin. Lasesarren, larunbatean, bizkaitarrek garaipen garrantzitsua harrapatu zuten, bere aldea mantentzeko sailkapeneko postu arriskutsuekiko. Barakaldotarrek erreakzionatu zuten hasiera ahularen ondoren eta garaipena lortu zuten emozioz beteriko amaieran, 5-0eko partzialari esker azken minutuan.

IBAIZABAL 48 – ADBA SANFER 60

Seigarren porrota jarraian talde bizkaitarrentzat, sailkapeneko azken postuan mantentzen dena, garaipenik gabe. Urretan, lehen zati parekatua (25-27) eta bisitarien ihesaldia hirugarrenean: 34-36tik 34-44ra. Eta 1-9ko partzialak azken laurdenean aukerarik gabe uzi zituen galdakaoztarrak.

FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 75 – REDLINE MEKANIKA TAKE 77

Artxandan, bilbotarrek bigarren porrota jarraian jaso zuten, bigarren sailkatuaren aurka. Mikel Torrek zuzendutako mutilek 15 puntuko aldea izan zuten bigarren laurdenean (37-22) eta +13koa azken laurdenaren hasieran (66-53). Une horretan tolosarren erreakzioa iritsi zen, 0-13ko partzialarekin partida berdintzeko. Eta azken minutuan, 0-4koa garaipena lortzeko.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 86 – TABIRAKO BAQUÉ 77

Ibaizabal bezala, Tabirako Baquek garaipenik gabe jarraitzen du 2024/25eko kurtsoaren hasieran. Iturripen, hirugarren laurdena klabea izan zen: 41-39tik 66-53era pasatu zen. BIzkaitarrek ez zuten amore eman eta bi puntura hurbildu izan ziren, baina aurretik jartzea falta zitzaien.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak