ELITE: Bere bolada ona mantentzen du Ibaizabalek 2025eko hasieran

ÉLITE: Ibaizabal mantiene su buena racha en 2025

ARGAZKIA: @PonceVaCB

SURNE BILBAO BASKET 81 – UNICAJA 86

Erremontada ikaragarria lortzeko zorian egon zen talde bizkaitarra, Miribillan, bigarren sailkatuaren aurrean. Andaluziarrek 20 puntuko aldea izan zute hirugarrenean eta dena erabakita zegoela zirudien. Baina bilbotarrek era zoragarriaz erremontatu zuten eta puntu batera hurbildu ziren minutu baten faltan. Unicajak azken jokaldiak oso ondo kudeatu zituen eta saririk gabe utzi zien Bilboko zaleei.

MOVISTAR ESTUDIANTES 74 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 55

Bigarren itzuliaren hasiera kaskarra talde bizkaitarrentzat, bigarren porrot jarraian jaso zuenak, Madrilen. Partidako lehen laurden txarraren ondoren, Lucas Fernandez-en neskak bizirik iritsi ziren atsedenaldira. Baina hirugarren laurdena klabea izan zen: bakarrik 3 puntu saskiratu zituen Lointek Gernika Bizkaiak, neurkera erabakita geratuz (56-36).

CIUDAD DE HUELVA 97 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 82

Hirugarren porrot jarraian Teknei Bizkaia Zornotzarentzat, jaitsierako postuetara erortzen dena. Huelban, bizkaitarrak beti atzetik markagailuan, baina bere aukerak mantenduz. Azken laurdenean, 73-72ko emaitzarekin, etxeko taldeak 15-3ko partziala lortu zuen, Amorebietako taldearen itxaropenei amaiera emanez.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 57 – LIMA HORTA BARCELONA 64

Aritz Duroren neskek 2025eko urtea hasi zuen porrot garrantzitsuarekin Lasesarren, azkenaurreko sailkatuaren aurka. Orain, bizkaitarrek 2 garaipeneko abantaila dute Kataluniako taldearekiko. 4-17ko partzialak, bigarren laurdean, 10 puntuko aldea eman zien bisitariei. Hirugarren laurdenean, Lima Hortak 16 puntuko abantaila izan zuen. Etxekoek erreakzionatu zuten 11-1eko partzialarekin, baina ez zuten aukerarik izan.

PONCE VALLADOLID 64 – IBAIZABAL 78

Ibaizabalek 2025eko hasiera bikainaz gozatu zuen, laugarren garaipena lortuz azken bost partidetan. Azkenaurreko sailkatuaren kantxan, Galdakaoko taldeak neurketa erosoa izan zuen, bigarren laurdenean ihes egin ondoren (30-42). Gero, 19 puntuko aldea hirugarren laurdenean Nahi Mongek zuzendutako neskentzat. Eta 24koa lau minuturen faltan.

ULACIA ZKE 63 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 50

Asteburuko azken neurketan, filial bilbotarrak porrota jaso zuen azkenaurreko sailkatuaren kantxan. Lehen zati parekatuaren ondoren (31-29), Mikel Torrek zuzendutako mutilek arazo asko izan zuten saskiratzeko, 7 punturekin hirugarren laurdenean eta 45-36ko emaitza. Eta azken laurdenaren hasieran, etxekoen 7-2ko partziala partidari epaia emateko.

TABIRAKO BAQUE 83 – BLENDIO 88

Seigarren porrot jarraian talde bizkaitarrentzat, azken postuan dagoena. Landako, durangarrak 9 puntu atzetik atsedenaldian, bigarren laurden txarraren ondoren (10-22). Bizkaitarrek ez zuten amore eman eta 3 puntura hurbildu ziren sei minuturen faltan (70-73), baina ezin izan zuten erremontada bete.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 78 – AMIVEL REYES GUTIERREZ 74

Talde bilbotarrak garaipen baten hasi zuen 2025eko urtea, oso partida parekatuaren ondoren Txurdinagan, azken minutuan erabaki zena. 48 segunduren faltan, 75-74ko emaitza. Asier Garciaren libre batek eta Mourizen jaurtiketa batek bizkaitarrei denboraldiko seigarren garaipena eman zieten.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak