ARGAZKIA: María Mentxaka
Malosten, bizkaitarrek garaipen beharrezkoa lortu zuten, azken sailkatuaren aurka, partida bateko abantaila mantentzeko bederatzigarren postuarekiko. Gure liderrek ez zuten huts egin eta oso sendo jarraitzen dute LF2 eta EBA ligan. Eta Bidaideak galdu egin zuen Kopako finalerdietan.
LOINTEK GERNIKA 80 – EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE 74
Hiru porrot ondoren, talde bizkaitarrak garaipena harrapatu zuen kolistaren aurrean (datorren denboraldian LF Challenge ligan arituko da). Beti aurretik etxekoak, 9-0eko partzialarekin hirugarrenean, 12 puntuko aldea lortzeko (52-40). Eta +11 hiru minuturen faltan, baina bisitariak 2ra hurbildu ziren eta berdinketa lortzeko jaurtiketa bat izan zuten.
CEEB TORDERA UNIGIRONA 60 – HGB AUSARTA BARAKALDO EST 91
Liderrak erakustaldi berri bat eskaini zuen asteburuan, nahiz eta Igoera Faserako txartela ziurtatuta izan. Fontajaun, bizkaitarrak nagusitu ziren hasieratik, eraso erritmo lorrezinari esker (33-48ko emaitza atsedenaldian). Minutuk eta puntuk hamabi jokalarientzat eta egun ona hiruko marratik (19tik 10).
IBAIZABAL 46- GARDEN BALONCESTO SEVILLA 50
Oso neurketa parekatuan, laugarren sailkatuaren aurrean, talde bizkaitarrak laugarren porrota erreskadan jaso zuen. Andaluziarrak 6 puntuko aldearekin sartu ziren azken laurdenera (35-41), baina Ibaizabalek buelta ematea lortu zuen (46-45). 2 minutu geratzen ziren eta galdakaoztarrek ez zuten puntu gehiagorik saskiratu.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 69 – GRUPO DE SANTIAGO 63
Erremontadarekin azken txanpan, liderrak hamahirugarren garaipen jarraian lortu zuen, bosgarren sailkatuaren aurka. Talde burgostarrak aurrea hartu zuen hirugarrenean eta 4 puntuko aldeaz gozatu zuen 9 minuturen faltan. Une honetan, bizkaitarren defentsa agertu zen, 4 punturekin 9 minutuetan.
GETXO SASKIBALOI TALDEA 98 – CONSTRUCCIONES GONZALO CRESPO PAS PIELAGOS 100
Luzapenean, talde bizkaitarrak galdu egin zuen hirugarren postura hurbiltzeko lehia garrantzitsuan. Getxoztarrek 18 puntuko aldea izan zuten hirugarrenean (50-32), baina atzetik sartu ziren azkenera (63-65). Oso laurden parekatua eta berdinketa, bisitariak bi libre huts egin ondoren. Luzapenean, 98nako berdinketarekin, Getxok azken jabetza izan zuen, baina galdu eta bisitariek aprobetxatu zuen garaipena lortzeko.
CB SANTURTZI SK 68 – GIPUZKOA BASKET EASO 70
Berriro bi puntugatik, baina berriro porrota Santurtziko taldearentzat. Partida berdinduta eta moreak 7gatik aurretik hirugarrenean (45-38). Bisitarien erantzuna, 3-12ko partziala. Hortik aurrera, alde txikiak eta amaiera gogorra bizkaitarrentzat, 0-5eko partzialarekin azken minutuan.
BIDAIDEAK BILBAO BSR
Burgosen ospatutako Errege Kopan, talde bizkaiatarrak finalerdietan galdu egin zuen, ligako liderra den Amiab Albaceteren aurrean.
Ostiralean, final laurdenetan, garaipena, 62-78eko emaitzarekin, Econyren aurka, bigarren zatian erabakitako partidan. Atsedenaldian, 38nako berdinketa.
Finalerdietan, 69-88. Albaceteko taldeak ihes egin zen lehen laurdenean (15-26) eta bizkaitarrek ez zuten aukerarik izan, 30 puntugatik galtzen hirugarrenean.