ARGAZKIA: acb Photo – A Arrizabalaga
Estoniarren hiruko batek, segundu baten faltan, garaipena eman zion Surne Bilbao Basket-i, Baskoniaren aurkako derbian. Bilbotarrak 4 partidako aldearekin mantentzen dira jaitsieran dauden taldeekiko. Eta EBA Ligan, Getxo garaile izan zen Artxandako derbian eta +52 Santurtzirentzat.
SURNE BILBAO BASKET 82 – BASKONIA 80
Kullamaek saskiratutako hiruko ikusgarri batek garaipena eman zion Bilboko taldeari, Miribillan jokatutako emozioz beteriko derbia. Bizkaitarrak oso ondo hasi ziren (28 puntu lehen laurdenean), baina 7 puntu erremontatu behar izan zuten azken laurdenean. Eta lortu zuten Kullamaeren hirukoari esker.
PERFUMERIAS AVENIDA 66 – LOINTEK GERNIKA 56
Huelban, Erreginaren Kopan, Lointek Gernikak agur esan behar izan zion txapelketari lehen egunean. Bizkaitarrak beti atzetik (31-16 bigarren laurdenean), baina ez zuten amore eman eta 6ra hurbildu ziren (60-54). Une horretan, Avenidak 6-0ekoa lortu zuen partida erabakita uzteko.
TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 70 – FUNDACIÓN GLOBALCAJA LA RODA 66
Amorebietako taldeak hirugarren garaipen jarraian lortu zuen eta, gutxienez, laugarren postuan bukatuko du denboraldiaren lehen fasea. Larrean, oso neurketa parekatua hasieratik eta etxekoek garaipena harrapatu zuten libre marratik: 6tik 6 azken minutuan.
ROBLES FORÇA LLEIDA 56 – HGB AUSARTA BARAKALDO EST 73
Ohikoa denez, liderrak beste garaipena eskuratu zuen, 23-0eko balantzea ikusgarrira iristeko. Etxeko taldea lasaitasueko postuetan dago eta barakaldotarrek ez zioten aukerarik eman, 14 puntuko aldearekin azken laurdenaren hasieran.
IBAIZABAL 52 – BASKET ALMEDA 54
Bizkaitarrek porrot garrantzitsua jaso zuten aurkari baten aurrean, nahiz eta aberage salbatu. Orain, hiru jardunaldiren faltan, partida bateko aldea dute azkenaurreko postuetan dauden Kataluniako taldearekiko. Urretan, etxekoak 10 puntu atzetik 31 minutuan (39-49) eta buelta eman zioten 13-2ekoarekin. Baina ez zuten puntu gehiagorik saskiratu azken bi minutuetan.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 77 – GETXO SASKIBALOI TALDEA 99
Artxandako derbia, Getxora. Imanol Adane-n mutilek laugarren garaipen jarraian lortu zuten, baina hirugarren postuari agur esan behar izan zioten. Bisitariak ihes egin ziren bigarrenean (16-34 eta 40-51 atsedenaldian) eta epaia eman zioten azken laurdenean, 0-12ekoarekin (73-92). Bilbotarrak lehen postuan mantentzen dira, baina orain LBC Cocinas.com taldearekin berdinduta. 32 puntu eta 43ko baloraziona Barandallarentzat.
CB SANTURTZI SK 105 – PROMOS.ES BALONCESTO VENTA DE BAÑOS 53
Moreek garaipen erraza lortu zuten etxean, kolistaren aurrean, denboraldiko partidarik errazenean. Neurketa erabakita atsedenaldian (50-27). Etxeko taldeak 143ko balorazioa eta 24 asistentzia lortu zituen eta Bradd-ek, 33 puntuko eta 41ko balorazioa.
SERVIGEST BURGOS 51 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 74
Burgoseko Jose Luis Talamillo kiroldegian, talde bilbotarrak garaipen zabala lortu zuen, bigarren laurdenean (8-25) ihes egin eta gero (25-44ko emaitza atsedenaldian. Asier Garciak beste ‘triple-doble’ eskuratu zuen: 15 puntu, 11 errebote eta 14 asistentzia.