ARGAZKIA: acb Photo / Aitor Arrizabalaga
Igande handia Miribillan. Jaume Ponsarnauren mutilek Real Madrid txapeldunari irabazi zioten, aurretik joan ondoren hasieratik, nahiz eta ezuste bat hirugarren laurdenean. Bilbotarrek gure elite taldeetako garaipen bakarra lortu zuten.
SURNE BILBAO BASKET 83 – REAL MADRID 79
Oso garaipen handia talde bilbotarrak lortutakoa Miribillan, pasaden asteburuko arantza ateraz. Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilak beti aurretik joan ziren markagailuan, alde erosorekin, eta eusten jakin zuten bere une txarretan, Real Madril puntu batera hurbildu zenean hirugarren laurden amaieran (60-59). Bizkaitarrek lezioa Murtziatik ikasia zuten eta ez zuten lidergoa utzi, merezitako garaipena lortuz.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 62 – MOVISTAR ESTUDIANTES 75
Bigarren porrot jarraian etxean talde bizkaitarrentzat ligako hasieran. Madrilgoak ihes egin ziren lehen zatiko azken minutuetan (28-40), 2-11ko partzialari esker. Gero, bisitariek 15 puntuko aldea izan zuten, etxekoen erreakzio bikaina baino lehen: Lointek 2ra hurbildu zen (49-51), baina Movistarrek ez zuen aukerarik eman eta garaipena itxi zuen 0-9koarekin (51-62).
RIOVERDE CLAVIJO RIOJA 68 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 67
Igande gpizean, talde bizkaitarrak aukera handi bat ihes egiten uzten diot Logroñon, Segunda FEB txapelketako bigarren jardunaldian. Garcia Panizok zuzendutako mutilak 11 puntugatik irabazten zihoazen azken laurdenaren hasieran, baina bakarrik 2 puntu saskiratu zituzten bost minututan eta etxekoek berdinketa lortu zuten (61-61). Arnasaldi txiki bat (63-67), baina 5-0eko partziala azken minutuan. Bizkaitarren azken aukera ez zen sartu.
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 54 – INNOVA TSN LEGANES 60
Talde bizkaitarrak ezin izan zuen bigarren garaipena lortu Lasesarren, Malosten jokatukoaren oso antzeko neurketan. Madrildarrak oso aurretik bigarren laurdenean (24-36) eta 13 puntuko abantaila hirugarrenean. Gero, Ariz Duroren jokalarien bultzada handiaria eutsi egin zioten (49-50). Baina Barakaldok ezin izan zuen aurretik jarri eta Leganesek partida erabakita utzi zuen 2*-8ko boladarekin.
IBAIZABAL 62 – TALENT BOET MATARO 66
Lointek Gernika Bizkaiak bezala, Ibaizabalek denboraldia bi porrot jarrraiarekin hasi zuen. Lehen partida Urretan, etxekoak beti atzetik (19-29). Gero, kataluniarrek bere abantaila oso ondo erabili zuen, nahiz eta Ibaizabal-en azken saialdia (59-64).
DEMORRO FINO CANTBASKET04 80 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 75
Euskal Kopako txapelduna (baita ere A-A multzokoa) 24/25eko denboraldia hasi zuen porrot batekin, luzapenean. Porrot mingarri bat bizkaitarrek 16 puntuko aldea izan zutelako hirugarren laurdenean. Etxekoek neurketa berdindu zuten 8-0ekoarekin eta luzapenera iritsi ziren Nahuel del Val-en bi hirukoei esker. Gero, bizkaitarrak libre marratik epaia eman zion neurketari.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 70 – AMIAB ALBACETE 71
Denboraldiko hasieran, Txurdinagan, talde bilbotarrak ligako txapeldunari irabazteko zorian egon zen. Etxekoen hasiera ikusgarria izen zen, 13 puntuko aldearekin lehen laurdenean. Eta +14 izan zuten hirugarrenean (44-30). Baina bisitariek erreakzionatu zuten 4-15eko partzialarekin eta partidari buelta eman zioten 3 minuturen faltan (63-66), lidergoa mantentzeko neurketaren amaiera arte.