Jokalarien bajak gaindituz, Amorebietako taldeak garaipen batekin denboraldia hasi zuzen Larrean. Gure gainerako taldeek porrota jaso zituzten asteburu honetan: oso mingarriak Surne Bilbao Basket (luzapenean Murtzian) eta Lointek Gernika BIzkaiarenak (Malosten) eta aukerarik gabe Barakaldokoa etxetik kanpo.
UCAM MURCIA 89 – SURNE BILBAO BASKET 83
Talde bilbotarrak aukera handi bat galdu zuen porrotik gabe jarraitzeko. Jaume Ponsarnauren mutilek 12 puntuko aldea izan zuten 6 minuturen faltan (59-71) eta 8koa 3:30 geratzen zirenean partida amaitzeko (67-75). Baina 10-2ko partziala jaso zuen, bi jaurtiketa libre hutz egin ondoren. Luzapenean, etxeko taldeak ez zion aukerarik eman, hasierako 9-1ekoarekin.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 66 – DURAN MAQUINARIA ENSINO 74
Pasaden astean Euskal Kopa irabazi ondoren, Lucas Fernandezek zuzendutako neskek ezin izan zuten denboraldi hasi garaipen batekin. Malosten, bizkaitarrek neurketa ondo kontrolatu zuten atsedenaldira arte (36-28). Gero, hondamendia: galiziarren 0-11ekoa (44-50). Etxekoek lehen kolpe honi eutsi egin zioten eta aukerarekin iritsi zen azken txanpara (59-63), baina 2-8ekoak partida erabakita utzi zuen.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 57 – CIUDAD DE HUELVA 56
Talde bizkaitarrak meritu handiko garaipena lortu zuen, Segunda FEB txapelketako estreinaldian larrean. Bi antolatzailerik gabe (Iker Salazar ‘1’ean jokatu behar izan zuen), Garcia Panizoren mutilak hobeto moldatu ziren puntu gutxiko partida batera (40tik 5 hiruko marratik bi taldeen artean). Zornotza azken laurdenera sartu zen partidarekin kontrolpean, baina hutsegi batzuk bisitarien erreakzioari hasiera eman zioten, nahiz eta garaipena ez zen arriskurik egon.
FUSTECMA NBF CASTELLÓ 69 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 54
Lehen etxetik kanpoko neurketa eta lehen porrota bizkaitarrentzat. Barakaldotarrak aurretik atsedenaldian, lehen zati oso parekatuaren ondoren (32-33). Zoritxarrez, hirugarren laurdena klabea izan zen: etxekoen 7-0ekoa 49-38ko emaitza jartzeko eta 17-7 hamar minutuetan. Gero, aukerarik gabe Aritz Duroren neskentzat.