Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna – Azaroaren 25a

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna – Azaroaren 25a

Kanpaina hau, zoritxarrez, urtero jarri behar dugu martxan. 2004tik Bizkaian guztira 36 emakume hil dituzte. Azkena, Bilbon, joan den irailean.

Hiltzaileak emakume horien bikotekideak, bikotekide ohiak, aitak, seme-alabak, suhiak dira. Matxismoak emakumeen bizitzarekiko eskubidea dutela sinestarazten dien gizonak.

Kanpaina honek erasoen eta hilketen aurreko indarkeriari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Eta jokabide onak eta txarrak planteatuz egiten du. Gazteei zuzenduta dago, eta haien komunikazio-kodeak, kontzeptuak eta beren arreta piztuko duten irudiak erabili ditugu.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak