Dakizuenez, Bizkaiko Foru Aldundiak, BIKEE (Bizkaian kirola ere euskaraz) programaren aterkipean, ESKOLA KIROLERAKO HIZKUNTZA DEKALOGOA sortu du, eskola kirolean euskararen presentzia eta erabilera indartzeko 10 konpromiso jasotzen dituena.
Aurkezpen ofiziala egin ostean, dekalogoa sustatzeko kanpaina jarri dugu abian. Elkarte, talde eta klubetan dekalogoko zein puntu betetzen dituzuen partekatzea da helburua, eta guztion artean, kirolean euskarari dagokion protagonismoa ematea.
Erantsita duzue kanpainaren informazio guztia. Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, idatzi hurrengo posta elektronikora: bikee@artez.eus