EUSKAL KOPA: Horbisa Spirit GREENKw Barakaldo, txapelduna Urretan

EUSKAL KOPA: Horbisa Spirit GREENKw Barakaldo, campeón en Urreta

ARGAZKIA: Ausarta Barakaldo

EUSKAL KOPA L2 – LF CHALLENGE: HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 68 – DOMUSA TEKNIK ISB 62

Kurtsoaren lehen titulua Lasesarrera joan zen, Galdakaon jokatutako final handian. Barakaldotarren hasiera ezin hobea izan zen: 8-0eko partziala eta 6-1ekoa lehen laurdena amaitzeko, 25-14ko emaitzarekin.

Neurketa guztiz guztiz aldatu zen bigarren laurdenean, gipuzkoarren 3-12ko partzialarekin markagailua berdintzeko (31-31). Katxi Agirreren neskak gorantz eta 6 puntuko aldeaz gozatu zuten atsedenaldian (34-40).

Aldageletan, Aritz Duroren argibideak funzionatu ziren kantxan: 16-4koa partidari buelta emateko (50-44). Eta azken laurdenaren lehen 3 minutuak ikusgarriak izan ziren: 9-0eko partziala hiruko marratik 13 puntuko aldea lortzeko eta titulurako bidea errazteko.

EUSKAL KOPA EBA: MONDRAGON UNIBERTSITATEA 68 – TABIRAKO BAQUÉ 57

Multzo faseko bigarren porrota jaso zuen talde bizkaitarrak eta agur esan die finalerdiei. Arrasaten, 68-57ko emaitza, baina durangarrek aukerak izan zituzten azken minututara arte.

Boladaz beteriko lehen zatia (14-9, 18-21 eta 23-26 atsedenaldian) eta 8 puntuko aldea etxekoentzat hirugarren laurdenaren erdialdean (41-33). Une klabe horretan, Tabirakok bere irudirik onena erakutsi zuen berriro aurretik jartzeko (47-50). Gipuzkoarren erantzuna berehalakoa izan zen (56-50) hiruko marratik. Durangokoek bi minutu gehiago eutsi egin zioten, baina bakarrik puntu bat saskiratu zuten azken bi minutuetan.

ESPAINIKO KOPA: TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 66 – GRUPO ALEGA CANTABRIA 98

Goragoko mailako aurkari baten aurrean, talde bizkaitarrak porrot gogorra jaso zuen Larrean. Javier García Panizok zuzendutako mutilek 0-12koarekin hasi zuten partida, baina ez zuten amore ema eta 6 puntura hurbildu ziren (22-28). Atsedenaldian, 26-36ko emaitza. Amorebietako taldea aukerarik gabe geratu zen bigarren zatiko hasieran, 0-11ko partziala jaso ondoren.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak