EUSKAL KOPA LF2 – LF CHALLENGE: Horbisa Spirit GREENKw Barakaldo, finalera Ibaizabal-i irabazita (57-61)

EUSKAL KOPA LF2 – LF CHALLENGE: Horbisa Spirit GREENKw Barakaldo, a la final tras superar a Ibaizabal (57-61)

IBAIZABAL 57 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 61

Urretako Euskal Kopa hasi zen Bizkaiko derbiarekin finalerdietan. Emozioz beteriko neurketan, bisitariek aurretik amaitu zuten lehen laurdena (9-16), Olaia Arenas-en 4 puntu jarraiaren ondoren.

Etxeko taldea oso fin ibili zen hiruko marratik bigarren laurdenaren hasieran, Peña eta Vallejoren hirukoren 21nako berdinketa jartzeko. Markagailua parekatua mantendu zen lehen zatiko azken jokaldira arte: Arrien-en hirukoa, Ibaizabal-i lidergoa emateko (34-31).

Galdakaoztarrak ihes egin ziren, 8-2ko partzialari esker, beste bi hirukorekin (42-33). Barakaldotarren erantzuna oso azkar iritsi zen: 0-10koa, Ines Tomas-en 7 punturekin. Laurdena 46-43ko emaitzarekin amaitu zen.

Eta azkena bisitarien 0-6koarekin eta etxekoen 6-0koarekin hasi zen, 52-49ko emaitza jartzeko. Seis minutu baino gehiago neurketa bukatzeko eta ia puntu guztiak libre marratik iritsi zen. Eta marra horretatik, barakaldotarrek garaipena lortu zuten 0-8ko partzialari esker.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak