EUSKAL LIGAK: 9 talde bizkaitarrak (oraingoz) A1 multzoetan

LIGAS VASCAS: Nueve equipos vizcaínos (por ahora) en la A1

ARGAZKIA: Tabirako ST

NESKEN JUNIOR A1

Barakaldo Basket A1etik kanpo geratu da, berdinketa hirukoitzaren ondoren bosgarren postuan. Loiola Indautxuren aurkako derbian, Ezkerraldekoek 13 puntuko aldea izan zuten lehen laurdenean. Baina bilbotarrek erreakzionatu zuten eta dena azken minutuan erabaki zen: 61-60, Ainhize Marcos-en saski batekin eta 61-63 amaieran, Naroa Rojo eta Irati Sánchez-ek lortutako punturekin.

Lointek Gernikak Euromex Araskiren kantxan irabazi egin zuen (57-80) eta 8-6ko balantzearekin iritsiko da bigarren fasera.

MUTILEN JUNIOR           

Loiola Indautxu A1ean arituko da. Bilbotarrek garaipena eskuratu zuen Amurrion, 68-77ko emaitzarekin, titulurako borrokara sartzeko. Oso partida parekatuan, bizkaitarrek 10 puntuko aldea izan zuten hirugarrenean. Baina arabarrek buelta eman zioten (58-57). Une klabe honetan, Loiola hiruko marratik asmatu zen A1era pasea ixteko.

12-2ko balantzearekin lehen fasea itxi zuen Fundación Bilbao Basket Fundazioak (36-125, Arrasaten), Centro de Estudios Mikeldi USB-Ak, berriz, denboraldiko lehen garaipena bilatuko du A2 multzoan (56-126, Baskoniaren aurka).

MUTILEN KADETE

Gure hiru taldeek A1erako txartela zuten Eguberritik aurretik eta lehen faseko amaiera lasaia izan zuten.

Azken jardunaldian, Barakaldo Basketek Tabirakori irabazi zion (62-74) Durangoko derbian eta Fundación Bilbao Basketek garaipena hartu zuen Krean Ointxe!-ren kantxan (30-85).

NESKEN KADETE

Egoera bera nesken kadete mailan.

Lointek Gernikak lehen fase bikaina itxi zuen: 14-0eko balantzea, Ordiziari irabazita Malosten (68-51).

Eta porrota La Salle-rentzat, Asevi Araskiren kantxan (54-38), nahiz eta bilbotarrak bigarren postuan iritsiko dira A1 multzora.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak