ARGAZKIA: Basketbasko
Titulurako faseak bigarren faseko bosgarren jardunaldira heldu dira. Eta Loiola Indautxuko Junior Neskek garaipen garrantzitsua lortu zuten Gasteizen. A2 multzoetan, Ibaizabalek eta Zornotzak oso sendo jarraitzen dute junior mailetako lidergoan.
MUTILEN JUNIOR A1
Pasaden asteburuan Gasteizen jasotako porrotaren ondoren, Fundación Bilbao Basketek bere ordaina hartu zuen etxean, Mondragon Unibertsitatearen aurrean (102-63).
Eta Loiola Indautxuk porrot zabala jaso zuen etxean (55-110), liderraren aurrean.
MUTILEN JUNIOR A2
Gure taldeek ahalik eta garaipen gehien lortu zituzten bosgarren jardunaldian. Getxoko derbian, etxekoek Santurtziri irabazi zioten, 64-49, azken laurdenaren hasieran erabaki zen neurketan, 10-3eko partzialarekin.
Getxo, Tabirako Baque bezala, bigarren postutik garaipen batera dago. Zarauzen, durangarrek irabazi egin zuten, 48-81eko emaitzarekin.
Eta Ibaizabal porrotik gabe mantentzen da. Galdakaoztarrek Ordizian irabazi zuten (73-82), neurketaren azken txanpa bikainari esker, 3-10eko partzialarekin.
NESKEN JUNIOR A1
Oso garaipen garrantzitsua Loiola Indautxurentzat (57-58), Araskiren kantxan. Bilbotarrak bigarren postuan daude, bi partidako abantailarekin bosgarren postuarekiko. Bizkaitarrek 9 puntuko aldea izan zuten azken laurdenaren hasieran, baina etxekoek buelta eman zioten (57-56). Azken minutuan, Nagore Legarretaren saski batek garaipena eman zion Loiolari.
Lointek Gernikak martxoaren 3an jokatuko du jardunaldi honetako neurketa.
NESKEN JUNIOR A2
4-0eko balantzea Industrial Arruti Zornotzarentzat, 34 puntugatik irabazi ondoren Easoren kantxan.
Bigarren porrot jarraian Lauro Ikastolarentzat, bosgarren postura jaisteko. Bizkaitarrak beti atzetik Azkoitian (63-53), hasieran 16-0eko partziala jaso eta gero.
MUTILEN KADETE A1
Artxandako derbian, Fundación Bilbao Basketet Tabirako Baqueri irabazi zion, 89-17ko emaitzarekin. Nahiz eta galdu, durangarrak laugarren postuan daude.
Eta porrota Izar La Quinta Estrella Berrio-Otxoarentzat, Fundación 5+11-ren aurrean (41-114)
MUTILEN KADETE A2
Emozio guztia permanentziarako multzoan.
Getxon, denboraldiko lehen garaipena lortzeko zorian egon zen Santurtzi. Azken laurdenean, moreak 47-52 eta 52-56 aurretik egon ziren, baina etxekoek partida itxi zuen 6-0ekoarekin eta Zuloagaran hiruko klabe batekin.
Eta Amurrion, porrot gogorra Barakaldo Basketentzat, 17 puntuko aldeaz gozato ondoren hirugarrenean (42-59). Pixkanaka pixkanaka etxeko taldeak berreskuratu zuen eta bueltan eman zion 13-3koarekin une klabean. Amaieran, 76-73.
NESKEN KADETE A1
Lointek Gernikak garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean, Optica Troconiz Arabaren aurrean (58-50), Lauko FInalerako postuetan finkatzeko. Gernikarrak ihes egin ziren hirugarrenean (43-33) eta gasteiztarren bultzadari eutsi zioten (51-48) garaipena lortzeko.
NESKEN KADETE A2
Bigarr en faseko lehen porrota Loiola Indautxurentzat, 40-50 Araskiren aurrean. Bilbotarrak lehen postuan mantentzen dira, baina sailkapena estutu da. Bizkaitarrak 14gatik atzetik bigarrenean eta puntu batera hurbildu ziren azken laurdenean, baina ezin izan zuten erremontada biribildu.
Eta La Sallek 35-62ko emaitzarekin irabazi egin zuen Beasainen, bigarren postutik partida batera mantentzeko.