ARGAZKI: Basketbasko
Talde bilbotarrak garaipen handia eskuratu zuen (75-49) bakarkako lider bihurtzeko. Nesken kadete mailan, Lointek Gernikak ere 4-0eko balantzea eta lehen postua du. Eta jardunaldi kaskarra nesken junior mailan, porrot guztiekin.
NESKEN JUNIOR
Porrot hirukoitza gure taldeentzat laugarren jardunaldian. Lointek Gernikak erraz galdu egin zuen etxean (50-76), Optica Troconiz Arabaren aurrean, bigarren laurdenetik apurtutako neurketa batean.
Donostian, Loiola Indautxuren lehen zati ona Easoren arurrean (36-31), baina etxeko taldea ihes egin zen 13-2ko partzialarekin. Bilbotarrak 6ra hurbildu ziren (53-47), baina ezin izan zuten gehiago estutu.
Eta Barakaldo Basketek aukera ona desaprobetxatu zuen Euromex Araskiren kantxan (57-54). Bizkaitarrek 12 puntuko aldea izan zuten bigarren zatiko hasieran (26-38), baina etxekoek buelta eman zioten hirugarren laurdenean (49-46). Azken txanpan, huts egindako libreak klabeak izan ziren (20 guztira) eta Joel Miezaren neskak aukerarik gabe geratu ziren.
MUTILEN JUNIOR
Beste BIlboko derbia eta Loiola Indautxuk Centro de Estudios Mikeldiri irabazi egin zion, 78-53ko emaitzarekin. Etxekoek 22-2ko partzial ikusgarria lortu zuten bigarren laurdenaren hasieran eta beti aurretik mantendu ziren.
Eta Artxandan, denboraldiko lehen porrota Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, liderra den Baskoniaren aurrean (85-103). 25 minutu parekatuen ondoren (57-63), gasteiztarrak ihes egin ziren bost minututan (65-82).
MUTILEN KADETE
Izen handiko garaipena Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, bakarkako liderra izateko. Bilbotarrek erraz irabazi zioten Baskonia (75-49), lehen zatian erabakitako partidan: 17-13tik 35-17ra pasatu zen.
Salesianos ikastetxean, Barakaldo Basket taldearen porrota Easoren aurrean (62-82). Azken laurdenaren lehen minutuetan izan zen partidaren klabea, bisitarien 0-14ko partzialarekin.
Eta jardunaldiko amaieran, porrota Tabirako Baquérentzat Easoren pistan (84-57). Lehen zati parekatuaren ondoren (33-28), bizkaitarrek 22-5eko partziala jaso zuten.
NESKEN KADETE
Lointek Gernika bakarkako liderra da Asevi Araskiren kantxan lortutako garaipenaren ondoren eta La Salle Bilbaoren garaipenari esker, Easoren aurrean. Gasteizen, bizkaitarrak aurretik hasieratik, 14 puntuko aldearekin bigarren laurdenean (18-32). Etxeko taldeak erreakzionatu zuen atsedenaldian (28-35), baina Lointek berriro ihes egin zen 2-14ko partzialarekin.
Eta esaten genuenez, La Salle Bilbaok Easori irabazi zion, 56-54ko emaitzarekin. Bilbotarrek 16-2ko partziala eskuratu zuen hirugarren laurdenean (49-37) eta gero donostiarren bultzadari eutsi egin zioten, nahiz eta bisitariak ez ziren aurretik jarri.