ARGAZKIA: Tabirako ST
Lau garaipen gure neskentzat kadete mailan. A1 multzoan, Lointek Gernika eta La Salle liderrak dira, 2-0eko balantzearekin. Egoera berean dago Barakaldo Basket A2 multzoan, non Tabirako Baquek bere lehen garaipena lortu zuen.
NESKEN JUNIOR A1
Loiola Indautxuk ezin izan zion lehen jardunaldian lortutako garaipenari jarraitasuna eman eta Easoren aurka galdu zuen etxean (67-80). Donostiarrek 0-9ko partziala lortu zuten azken laurdenaren hasieran partidari epaia emateko.
Eta Lointek Gernikak ere porrota jaso zuen, Optica Troconiz Arabaren kantxan, 62-58ko emaitzarekin., oso partida parekatuan, azken minutuan erabaki zena libre marratik.
NESKEN JUNIOR A2
Bigarren faseko lehen garaipena Getxorentzat, arazorik gabeko partidan Zarauzen (39-68).
Eta porrota Barakaldo Basket-entzat, Marianistas Umiltasunaren pistan (52-49). Gasteiztarrek 7-0eko partzial klabea lortu zuen azken bi minutuetan.
Tabirako Baquek ostegunean jokatuko du Baskoniaren aurka, Durangon.
MUTILEN JUNIOR A1
Ostiralean jokatutako partidan, Fundación Bilbao Basketek Easori irabazi zion, 85-68ko emaitzarekin, erdiko laurden bikainen ondoren (48-29). Bilbotarrek 2-0eko balantzea dute.
Eta 0-2ekoa Loiola Indautxurentzat, Baskoniaren aurrean galdu ondoren (101-47).
MUTILEN JUNIOR A2
Asteburua hasi zen Centro de Estudios Mikeldiren porrotarekin (59-64), Ordiziaren aurrean. Nahiz eta emaitza estutua, garaipena ez zen gertu egon.
Larunbateko arratsaldean, Getxok porrota jaso zuen Jotakeren kantxan (77-73), 10 puntuko aldea izan ondoren 7 minuturen faltan.
Eta igande goizean, Barakaldo Basket-ek 2-0eko balantzea jarri zuen sailkapenean, Baskoniaren aurkako garaipen zabalarekin (90-56).
MUTILEN KADETE A1
Igande goizean jokatu zen asteburko derbian, Bilboko Jesuitas ikastetxean, Barakaldo Basket-en garaipenarekin. Ezkerraldeko taldea hirugarren laurdenean ihes egin zen, 5-15eko partzialarekin, eta 17 puntuko aldea izan zuen azken laurdenean.
Larunbatean, Fundación Bilbao Basket oso erraz gainditu zuen Easo (98-57) eta Tabirako Baquek galdu egin zuen Baskoniaren kantxan (89-64).
MUTILEN KADETE A2
Bigarren faseko lehen porrota Centro Estudios Mikeldirentzat. Bilbotarrek ez zuten aukerarik izan Clinica Dental Pérez-Mosso-ren aurrean (63-87).
NESKEN KADETE A1
Lehen faseko jarduera bikaina mantentzen dute gure bi taldeek eta asteburu honetan 2-0eko balantzera iritsi dira.
Lointek Gernikak Ordiziari irabazi zion, 84-62eko emaitzarekin, hirugarren laurden ikusgarriari esker: 33 puntu eta 6 hiruko.
Eta La Sallek Baskonia gainditu zuen, 68-42ko emaitzarekin, bigarren zati onaren ondoren (39-15).
NESKEN KADETE A2
Garaipen bikoitza gure taldeentzat. Tabirako Baque Landakon estreinatu zen, Zast Zarautz taldeari irabazita (70-59), 17-2ko partzialarekin neurketa hasi ondoren.
Eta Barakaldo Basketek lehen postuetan daude, 2-0eko balantzearekin, Easoren kantxan irabazi ostean. Barakaldotarrek 4-19ko partziala lortu zuten hirugarren laurdenean.