Fundación Bilbao Basket-en bi taldek eta Lointek Gernika juniorrek indarrez hasi dute titulurako borroka. Eta salbaziorako multzoetan, lurralde lehiaketatik datorren Lauro Ikastola zeregin handia egiten ari da.
MUTILEN JUNIOR A1
Bigarren garaipena Fundacion Bilbao Basket-entzat, Araberriri irabazita, 91-64ko emaitzarekin. Gasteiztarrek atsedenaldira arte eutsi zioten etxekoen eraso erritmoari.
Eta porrota Loiola Indautxurentzat, Easoren kantxan (74-63), nahiz eta erremontada saiatu azken laurdenean. Bilbotarrak 21 puntugatik galtzen joan ziren hirugarrenean.
MUTILEN JUNIOR A2
Santurtziko derbia Galdakaora joan zen: 50-75ko emaitza liderra den Ibaizabalentzat, 2-0eko balantzearekin. Getxok ere 2-0ekoa du, Zast Zarautz gainditu ondoren etxean (70-67).
Eta lehen garaipena Tabirako Baquerentzat, Azkoitian, (61-66=, 1-12ko partzialari esker neurketaren une klabean.
NESKEN JUNIOR A1
2-0ekoa eta bigarren postua Lointek Gernikarentzat, 50-55 irabazi onoren Atletico San Sebastian-en kantxan. Bizkaitarrek 10 puntuko aldea izan zuten 5 minuturen faltan, baina neurketa libre marratik itxi behar izan zuten.
Eta porrot zabala Loiola Indautxurentzat (70-40), liderra den FSGroupe Arabaren pistan.
NESKEN JUNIOR A2
2tik 2 Lauro Ikastolarentzat. Garaipena Bera Beraren kantxan, 55-60ko emaitzarekin, 0-14ko partzialari esker hirugarren laurdenean.
La Sallek galdu egin zuen etxean, 51-56, Fundibide ISBren aurrean. Bilbotarrek 10gatik irabazten joan ziren azken laurdenaren hasieran (41-32), baina gipuzkoarren buelta eman zioten 1-16koarekin eta garaipena eskuratu zuten 1-7koarekin.
MUTILEN KADETE A1
Emoziorik gabeko jardunaldia. Fundación Bilbao Basket-ek 61 puntugatik (99-38) gainditu zuen Ekiola Ointxe, 2-0eko balantzera iristeko. Eta porrot handiak bai Izar La Quinta Estrella Berriotxoarentzat (60-90), Easoren aurka, bai Tabirako Baquerentzat (95-67), Fundación 5+11ren pistan.
MUTILEN KADETE A2
Getxok eta Barakaldo Basketek lehen garaipena lortu zuten. Eskuinaldekoek Jokateri irabazi zioten, 73-63, Ezkerraldekoek, berriz, 82-72eko emaitzarekin gainditu zuten Araberri.
Santurtzik galdu egin zuen etxean (55-89), Zast Zarautz-en aurrean.
NESKEN KADETE A1
Lointek Gernika lehen jardunaldian jasotako porrotetik indarberri egin zen eta Easori irabazi zion, 72-52eko emaitzarekin, lehen zati ikusgarriari esker (39-15).
NESKEN KADETE A2
Garaipen bikoitza talde bilbotarrentzat. Loiola Indautxu liderra da, Marianistas gainditu ondoren, 54-42ekoarekin. Etxekoek neurketa itxi zuten 11-1eko partzialarekin.
Eta La Sallek garaipena harrapatu zuten Asevi Araskiren pistan, 48-51, erremontada bikainarekin. Bizkaitarrak 16 puntugatik galtzen joan ziren azken laurdenaren hasieran (45-29), baina buelta eman zioten 3-22koarekin.