Lurralde lehiaketatik iritsi ondoren, talde bilbotarra estreinatu zen Mutilen Kadete A1 multzoan, Tabirako Baqueren aurkako derbian. Nesken A1 multzoetan, jardunaldi kaskarra, hiru porrotarekin.
MUTILEN JUNIOR A1
Loiola Indautxuren garaipen garrantzitsua, Mondragon Unibertsitatearen aurrean (97-70), laugarren posturako borrokan jarraitzeko.
Eta Artxandan, Fundación Bilbao Basket-ek erraz gainditu zuen Easo (76-64), 27 puntuko aldearekin hirugarren laurdenean.
MUTILEN JUNIOR A2
Lehen itzuliko azkenaurreko jardunaldia. Eta Ibaizabal porrotik gabeko lider bezala mantentzen da, Getxori irabazita (71-65), 13-2ko partzialari esker azken laurdenaren minutu klabeetan.
Landakon, baja askorekin, Tabirakok galdu egin zuen Ordiziaren aurrean, 57-59. Talde durangarrari bakarrik aurretik jartzea falta zitzaion izan zituen aukeretan.
Eta CB Santurtzi SK-ak porrota jaso zuen etxean (64-79, Amurrio).
NESKEN JUNIOR A1
Jardunaldi txarra gure taldeentzat Donostian.
Easoren kantxan, Lointek Gernikak galdu egin zuen, 66-56, beti atzetik joan ostean (hasierako 14-3ko partziala).
Eta Atlético San Sebastian taldearen pistan, Loiola Indautxu aukera handia desaprobetxatu zuen (57-48) Lauko Finalerako txartela ia ziurtatzeko.
NESKEN JUNIOR A2
Industrias Arruti Zornotza lidergoan mantentzen da, porrotik gabe, La Salleri irabazi ondoren (80-75). Boladak beteriko neurketan, etxekoek 10 puntuko aldea izan zuten azken laurdenaren hasieran. Bilbotarrek buelta eman zioten, 2-17ko partzial ikusgarriarekin (62-67), baina liderrak berriro agintea hartu zuen 9-1ekoarekin, garaipena lortzeko.
Lauro Ikastolaren partida bertan behera utzi zen itoginengatik.
MUTILEN KADETE A1
Izar La Quinta Estrella Berrio-Otxoak lehen garaipena lortu zuen Euskal Ligan, Tabirako Baqueren aurkako derbian (85-73). Bilbotarrak ihes egin ziren azken laurdenaren hasieran, 11-4ko partzialari esker.
Eta Fundación Bilbao Basket-ek Easo gainditu zuen, 106-85.
MUTILEN KADETE A2
Barakaldo Basketek lortu zuen jardunaldiko garaipen bakarra, Jotakeren kantxan (79-87). Bizkaitarrak ihes egin ziren 0-15ekoarekin bigarren laurdenaren hasieran.
Zarauzen, Getxoren porrota, 79-48ko emaitzarekin.
Eta Santurtzin, etxekoek 55-90 jaso zuten Axa Amurrioren aurrean.
NESKEN KADETE A1
Bigarren faseko hirugarren porrota Lointek Gernikarentzat. Bizkaitarrek Movilteck ISBen aurka galdu egin zuten, 48-75, eta orain partida bateko abantaila zuten bosgarren sailkatuarekiko. Liderrak ez zion aukerarik eman Maloste, 0-22ko partzialarekin bigarren laurden amaiera eta hirugarrenaren hasieraren artean.
NESKEN KADETE A2
Bilboko derbian, La Sallek Loiola Indautxuri irabazi zion, 56-50. Beti aurretik etxeko taldea, 10 puntuko aldearekin azken bost minutuetan.
Emaitza honen ondoren, bakarrik garaipen bateko aldea dago lider eta bosgarren sailkatuaren artean. Eta lau talde berdinduta dauve 4-2ko balantzearekin.