EUSKAL LIGAK: Mutilen Junior txartela lortu du Ibaizabalek

EUSKAL LIGAK: Hasi dira tituluetarako borrokak

MUTILEN JUNIOR A2

Euskal Ligan arituko da Ibaizabal datorren urtean. Galdakaoko taldeak Getxoko derbian irabazi egin zuten (40-62) bigarren postua ziurtatzeko. Partida apurtu zen hirugarren laurdenean: 29-32tik 31-49ra.

Ibaizabalen garaipenak aukerarik gabe utzi zion Tabirakori. Durangarrek hirugarren postuan amaituko dute denboraldia, Ordiziari irabazita (56-80).

Eta porrota Santurtzirentzat, Amurrion (80-66).

NESKEN JUNIOR A2

Dena erabakita zegoen pasaden jardunalditik. Baina derbi geneukan Bilbon. La Sallek Industrias Arruti Zornotzari irabazi ziotn (70-64), erremontada ikusgarriari esker. Bisitariek 14 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenean (32-46), baina etxekoek buelta eman zioen 30-11ko partzial zoragarriarekin.

Eta Laurok ere garaipena eskuratu zuen Easoren kantxan (60-67). Bizkaitarrek 0-7ko partziala lortu zuten azken laurdenaren une klabean.

MUTILEN KADETE A2

Gure taldeek bigarren postua lortzeko aukera guztiak galdu dituzte jada. Apirilaren 21ean jokatutako partidan, Barakaldo Basketek Jotake gainditu zuen (65-52), 10-2ko partziala azken laurdenean.

Baina Getxok Zast-en aurka galdu egin zuen (40-95) eta ezkerraldekoek zein eskuinaldekoek agur esan behar izan zioten permanentziari.

Eta Amurrion, Santurtziren porrota (75-69).

NESKEN KADETE A2

Jesuitaseko derbian, etxekoak garaile izan ziren (58-55), baina Loiola Indautxu zein La Salle bigarren postua lortzeko aukerarik gabe geratu ziren

Etxekoek 12 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenaren hasieran (33-21), baina bisitariek buelta eman zioten (39-40). Gero, kolp-trukea eta Loiolaren 9-2ko partziala azken bi minutuetan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak