ARGAZKIA: Unai González (@unaisleep)
Durangoko taldeak garaipenak eskuratu zituen Barakaldo Basket-en aurkako hiru neurketetan, guztiak Salesianos Ikastetxea. Gainera, gure junior taldeek garaipen guztiak lortu zituzten A1 multzoetan.
NESKEN JUNIOR A1
Gure bi taldeak Lauko Finalerako postuetan kokatu dira asteburu honetan lortutako garaipenen ondoren. 67-66ko emaitza Loiola Indautxurentzat, etxean, Bera Beraren aurrean, 10 puntuko aldeari buelta eman ondoren azken sei minutuetan.
Eta Lointek Gernikak Easori irabazi zion, 56-76, 2-16ko partzialari esker hirugarren laurdenean.
NESKEN JUNIOR A2
Derbi bat geneukan Barakaldoko Salesianos ikastetxean eta Tabirako Baquek erraz irabazi egin zuen (41-66), porrotik gabeko lider bihurtzeko. Durangarrek partida erabakita utzi zuten atsedenaldian (17-38).
Eta bigarren garaipen jarraian Getxorentzat, Baskoniari irabazita (63-37).
NESKEN JUNIOR A1
Garaipen garrantzitsua Loiola Indautxuk lortutakoa Amurrion (57-74), sailkapeneko laugarren postura igotzeko. Bilbotarrak ihes egin zen hirugarren laurdenean, 0-12ko partzialarekin.
Eta 3-0eko balantzea Fundación Bilbao Basket-entzat (52-108ko emaitza Araberriren kantxan)
NESKEN JUNIOR A2
3-0 eta lidergoa Barakaldo Basketentzat. Ezkerraldeko taldeak garaipen bikaina lortu zuen Jotakeren kantxan (82-104), azken laurden ikusgarriari esker: 35 puntu eta 0-15eko partziala.
Getxok zein Centro de Estudios Mikeldi USK-ak porrotak jaso zituzten, Mondragon Unibertsitatea eta Baskoniaren aurka, hurrenez hurren.
MUTILEN KADETE A1
Derbi bikoitza asteburu honetan. Bilboko Jesuitas ikastetxean, Fundación Bilbao Basket Fundazioa erraz nagusitu zen (39-85).
Eta Barakaldon, Tabirako Baquek irabazi egin zuen (56-62), laugarren posturako neurketa garrantzitsu batean. Durangarrek 4-20ko partziala lortu zuten hirugarrenean eta etxekoen erreakzioari eutsi egin zioten (53-57) azken minutuetan.
MUTILEN KADETE A2
Centro de Estudios Mikeldik es zuen aukerarik izan Baskonia Urdinaren pistan (98-68).
NESKEN KADETE A1
Lointek Gernika bakarkako liderra da, Easori oso erraz irabazita (79-34).
Eta La Salle hirugarren postura jaitsi da, bigarren faseko lehen porrota jaso ondoren: 52-51ko emaitzarekin Asevi Araskiren pistan. Bilbotarrek bakarrik 6 puntu saskiratu zituen azken laurdenean eta gasteiztarrek 9-2ko partzialarekin neurketa eta garaipena itxi zuten.
NESKEN KADETE A2
Durangora ere joan zen asteburuko hirugarren derbia Barakaldo eta Tabirako taldeen artean (40-48). Bisitarien 11-27ko partziala eskuratu zituen erdiko laurdenetan alde klabea lortzeko.