ARGAZKIA: @zazpilegi
5-0eko partzialarekin azken minutuan, talde bilbotarrak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Nesken Junior mailan. Fundacion Bilbao Basket Fundazioaren bi taldeak eta Lointek Gernika kadete porrotik gabe mantentzen dira hirugarren jardunaldiaren ondoren.
NESKEN JUNIOR
Kurtsoarean lehen garaipena Loiola Indautxurentzat, Lointek Gernikari irabazita Jesuitasesko derbian (59-58). Beti aurretik bilbotarrak, hasiera ikusgarriaren ondoren (19-3). Bisitarien erreakzioa hirugarren laurdenean, 0-13ko partzialarekin (38-34). Eta gernikarrek erremontada osatu zuten azken laurdenaren hasieran (43-44). Amaiera ezin zirraragarriagoa izan zen: etxekoen 9-2ekoa (52-46), bisitarien 2-12ekoa (54-58) eta azken minutuan, bilbotarren 5-0ekoa garaipena lortzeko.
Gure hiru talde berdinduta daude 1-2ko balantzearekin, Barakaldo Basket-en porrotaren ondoren (34-63), Fundibide ISB-ren aurrean.
MUTILEN JUNIOR
Asteburuko partidarik parekatuenean, Loiola Indautxuk ezin izan sion jarraitasuna eman pasaden jardunaldian lortutako garaipenari eta Easoren kantxan galdu egin zuen (75-60), 8-2ko partziala jazo ondoren azken laurdenaren hasieran.
Fundacion Bilbao Basket Fundazioak garaipen erraza eskuratu zuen Araberriren pistan (32-118) eta Centro de Estudios Mikeldi USK-ak ez zuen aukerarik izan etxean, Mondragon UNibertsitatearen aurrean (50-97).
MUTILEN KADETE
Pronostikoak bete ziren eta Barakaldo Basketek denboraldiko lehen porrota jaso zuen Baskoniaren kantxan (93-51).
Gasteiztarrak bigarren postuan daude, Fundacion Bibao Basket Fundazioarekin berdinduta. Bilbotarrek erraz gainditu zuten Efik ISB (43-94). Eta Donostian, Tabirako Baqueren prorota, Easoren aurka (84-57).
NESKEN KADETE
Lointek Gernika ere liderra da, hirugarren garaipena lortu ondoren Urrategi Barne Diseinuaren aurrean (77-24).
Eta 1-2ko balantzea eta bosgarren postua La Salle-rentzat. Bilbotarrek galdu egin zuten Ordizian, 68-63ko emaitzarekin, erremontada bikaina sortu ondoren azken laurdenaren hasieran: 6-18ko partziala aurretik ipintzeko (57-60). Baina Amagoia Rekeroren neskek ez zuten saskiratu azken 3 minutuetan eta bere aurkariak libre marratik asmatu zuen.