Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorraren deialdia

Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorraren deialdia

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak datorren asteartean, ekainak 25, Miribillako Kirol Etxean egingo den Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorra deitu du. Presidenteak denboraldiari buruz egindako txostena, kirol-egutegiaren onarpena eta lehiaketa-oinarriak dira gai-zerrendako gakoetako batzuk.

  • Data: 2024ko ekainak 25 (asteartea)
  • Lekua: Kirol Etxea – Martin Barua Picaza kalea, 27 – BILBO (EKITALDI ARETOA, BEHEKO SOLAIRUA)
  • Ordua: 19.00 lehen deialdian eta 19.15 bigarren eta azken deialdian

GAI-ZERRENDA

1.- Bertaratutako kideak zenbatzea
2.- Aurreko akta onartzea
3.- Presidentearen txostena
4.- 2024/2025 denboraldirako kirol egutegia onartzea.
a) Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Lehiaketa Oinarriak
b) Onartutako eta onartu gabeko zuzenketak
5.- Galde-eskeak

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak