Zornotzak, finalaurrekoetan kanporatua baina ondo jokatuta, eta Dominionen ezustekoa Valentzian
Irudi ona eman dute estatu mailan jokatzen ari diren talde bizkaitarrek asteburuan, nahiz eta guztiek garaipena lortu ez duten. Ostiralean, Zornotzak denboraldiari agur esan zion Guadalajararen aurkako hirugarren partidua galdu eta gero (75-80); igoera lortu ez izanak, hala ere, ez dio meriturik kentzen talde zornotzarrak egindako denboraldi bikainari. Bestalde, playoffetan arituko dena Dominion Bilbao Basket…