BILBAO BASKET,ACB,ENDESA, UNICAJA

Dominion Bilbao Basketek kantxa faktorea alde izango du Valentziaren aurkako playoff kanporaketan

Endesa Ligako fase erregularra bukatu da eta Bilbao Basketek, nahiz eta azkeneko partidua Unicajaren aurka galdu, laugarren postuan sailkatu da. Partidu ona jokatu zuten Sito Alonsorenek, baina Colomek birritan huts egin zuen: luzapenera joan aurretik eta partidua etxekoen alde erabaki zezakeen jaurtiketa. Dena den, laugarren postua sari ona da, are gehiago kontutan hartuta beltzezko gizonek…

ZORNOTZA, PLATA, GUaDALAJARA, SASHA

Zornotzak, finalaurrekoetan kanporatua baina ondo jokatuta, eta Dominionen ezustekoa Valentzian

Irudi ona eman dute estatu mailan jokatzen ari diren talde bizkaitarrek asteburuan, nahiz eta guztiek garaipena lortu ez duten. Ostiralean, Zornotzak denboraldiari agur esan zion Guadalajararen aurkako hirugarren partidua galdu eta gero (75-80); igoera lortu ez izanak, hala ere, ez dio meriturik kentzen talde zornotzarrak egindako denboraldi bikainari. Bestalde, playoffetan arituko dena Dominion Bilbao Basket…

bilbao basket fc barcelona acb

Ondo jokatu arren, Dominionek galdu; EBAn, jaitsierak eta porrotak

Orokorrean, asteburu txarra izan da. Dominion Bilbao Basketek irudi ona eskaini zuen Bartzelonan, baina hirugarren laurdenean etxekoek tartea zabaldu zuten. Zornotzak, bestalde, zailtasunak izango ditu Guadalajara kanporatzeko, eta beheko partean, Askartzak eta Santurtzik garaipenarekin mailari agur esan zioten, eta Mikeldik azkeneko postuan bukatu du. Informazio gehiago, hemen.  

ander garcia zornotza adecco plata

Cambadosen irabazita, Zornotza Adecco Orotik gertuago

Albiste onak izan dira joan den asteburuan talde bizkaitarren artean. Zornotzak azkeneko unean lortu zuen garaipena eman zion saskiratzea Cambadosen, talde galiziarraren aurkako bigarren norgehiagokan. Lehenengo kanporaketa gaindituta, Zornotzak Guadalajara izango du aurrez aurre eta hiru garaipen beharko ditu kanporaketa irabazteko. Eta albiste onekin jarraitzeko, Dominion Bilbao Basketek Joventuten aurka luzapenean lortu zuen garaipena aipatu…

zornotza adecco plata

Bilbao Basketek etxean galdu zuen, Zornotza laugarren izango da eta Askartzak maila galdu du

Denetarik izan dugu azkeneko jardunaldian. Dominion Bilbao Basketek askoz hobeto jokatu zuen talde baten aurka galdu zuen; Zornotzak, lortutako garaipenari esker, laugarren postua eskuratu zuen eta bere alde izango du Adecco  Platara igotzeko play-offetako kantxa faktorea; azkenik, Askartzak ezin izango dio mailari eutsi, berriro galdu baitzuen. Informazio gehiago, hemen.  

ibaizabal grupo gdko

GDKO Bizkaiak lidertzan bukatu du fase erregularra, eta dagoeneko igoera faseko aurkariak ezagutu ditu

Elite Proiektuko talde bizkaitarrak oso denboraldi onak egiten ari dira, eta GDKO Bizkaia Emakumezkoen 2. Ligako A multzoko talderik onena izan da fase erregularrean. Hemendik aurrera, ligako talderik onenetarikoa dela erakutsi beharko dute igoera fasean, eta dagoeneko bere multzoko hiru aurkariak zeintzuk diren jakin dute. Zornotzak, bestalde, Adecco Oro mailara igotzea du helburu, eta asteburuan…

mumbrú, bilbao basket

Bizkaitarrak garaile, EBAn izan ezik

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Estatu mailako lehiaketetan gure taldeek lau garaipen lortu zituzten. Dominion Bilbao Basketek derbia irabazi zion Gipuzkoa Basketi, Bizkaia Gernikak garaipen bikoitzarekin itxi zuen denboraldia, Zornotzak igoerako play-offean sartzeko asmoa berretsi zuen eta GDKO Bizkaiak Arxilen aurka irabazi zuen, lidertari eutsiz. Jardunaldiaren alde txarra, EBA mailako taldeak izan ziren, ez baitzuten garaipenik…