bilbao basket, acb, gipuzkoa

Bilbao Basket – Gipuzkoa Basket, 10 eurotan

Datorren martxoak 28, ACB liga itzuliko da Bilbao Arenara. Bilbao Basketek Gipuzkoa Basket izango du bisitari, eta norgehiagokaz gozatu nahi baduzu, talde bilbotarrak eskola eta klubentzako eskaintza ezinhobea egin du, sarrerak 10 eurotan eskainita. Informazio gehiago, hemen.

gdko bizkaia roundtree celta

Bilbao Basket, Zornotza eta Askartzan, garaile etxean

Albiste onak ekarri dizkugute talde bizkaitarrek asteburuan. GDKO Bizkaiari Igoera Fasean matematikoki sartzeko gutxi falta zaio, Vigon Celta Selmark mendean hartu eta gero. Bilbao Basketek eta Zornotzak sendo jarraitzen dute etxean. Gainera, Askartzak eta Santurtzik EBAn lortu nahi dituzten helburuei begira garaipen garrantzitsuak eskuratu zituzten, hau da, igoera eta mailari eustea, hurrenez hurren. Informazio gehiago,…

izaskun cadi gernika bizkaia lf

GDKO Bizkaia, garaipena lortu duen talde bakarra

Oso jardunaldi txarra izan da gure taldeentzat. Bilbao Basketek ez zuen aukerarik izan Murtzian, Gernika Bizkaiak play-offetatik oso urrun gelditu da, Zornotzak Tarragonan galdu zuen eta EBA mailan, bizkaitarrek ez zuten partidurik irabazi. Albiste on bakarra, GDKO Bizkaiak Badajozen aurka lortutako garaipena. Informazio gehiago, hemen.  

bilbao basket, baskonia, acb, endesa,

Bilbao Basket, garaipen baliotsua Baskoniaren aurkako derbian

Jardunaldiak bukaera ezinhobea izan zuen Bilbao Basketek Baskonia euskal derbian mendean hartu eta gero, hirugarren laurdenean lortutako abantailari esker. Joko ona erakutsi zuten Sito Alonsoren mutilek, eta Colomen lanak talde osoa modu apartan jardutea ekarri zuen (93-75). GDKO Bizkaia eta Zornotza nagusi izan ziren euren norgehiagoketan, baita Santurtzi ere EBA ligan. Informazio gehiago, hemen.