QUINO COLOM, BILBAO BASKET, SEVILLA

BIlbao Basket, Gernika, Zornotza, GDKO Bizkaia eta Santurtzi sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute

Bizkaiko saskibaloia modan dago. Bilbao Basketek, Gernika Bizkaiak eta Zornotzak aurreko jardunaldiko porrotak ahaztu eta duela bi jardunaldi eskuratutako lidertzatik gertu jarraitzen dute. Eta hori gutxi balitz, Santurtzi eta GDKO Bizkaia euren multzoetako lider dira, EBAn eta Emakumezkoen 2. Ligan hurrenez hurren. Askartzak, lan ona baliatuta, bere lehenengo garaipena lortu zuen, eta irabazi ez zuen…

baskonia, bilbao basket, acb photo

Centro de Estudios Mikeldik eta Santurtzik garaipen garrantzitsuak lortu zituzten

ESF-ko lehiaketetan ari diren talde bizkaitarrek itxura ona eman zuten, eta baita emaitza onak lortu ere, jokatutako azkeneko jardunaldi honetan. Emakumezkoen Ligako eta Emakumezkoen 2. Ligako emakumeek aise irabazi eta gero, EBA-ko ia talde guztiek garaipena lortzeko zorian egon ziren, bisitari bezala gainera. Emaitza positiborik lortu ezin izan zuten bakarrak “beltzezko gizonak” eta Askartza izan…

abonos bilbao basket

Bilbao Basket eskola eta klubentzako abonuak eskaintzen hasi da

Bilbao Basketek, aurreko denboraldian Bizkaiko eskola eta sakibaloi klubek zeuzkaten 1600 abonuak mantentzeko asmoarekin, kanpaina honen bigarren faseari hasiera eman dio. Eskola Abonua eta Kluben Abonua Bilbao Basketek urtez-urte bere fundazioaren bidez aurrera eraman duen ekimena da, preziorik onenekin kolektibo hauei partiduak ikustea ahalbidetzen baitie. Eskainitako eserlekuak Bilbao Arenako 3. eta 4. eraztunetan kokatzen dira.…

Juan Carlos García/Solobasket.com gernika campeón lf2

Bilbao Basketek omenaldia egingo dio Gernika Bizkaiari lortutako igoeragatik eta denboraldi bikainagatik

Emakumezkoen Liga 2-ko taldeagaz gain, klubaren harrobizko taldeak ere omenduko dira, horietako hiruk Bizkaiko titulua aurten irabazi dutelarik;  emakumezkoen juniorra, emakumezkoen haur kategoriako Gernika BHI taldea eta emakumezkoen mini mailako Allende Salazar. Miribillan izango dira Emakumezkoen Ligako taldearekin batera. Ekitaldi hau Bilbao Basket Fundazioari eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioari esker da, gure Lurralde Historikoan harrobizko saskibaloiari…