Junior Mailako Espainiako Txapeletarako akreditazioak eskatzeko epea zabalik dute Komunikabideek

Apirilaren 21etik aurrera, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Euskadiko Saskibaloi Federazioak eta Espainiako Saskibaloi Federazioak, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatzen duten Espainiako Junior Mailako Txapelketarako akreditazioak eskatzeko epea zabalik egongo da. Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketaren berri eman nahi duten Komunikabideek, antolakuntzak txapelketa honetarako sorturiko inprimakia bete beharko dute. http://acreditacionesjunior.basketbasko.com/ Identifikatzea, zein…

JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: FEB epaileak izendatuak izan dira

FEB erakundeak XLVI. Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketak zuzenduko dituzten arbitroen berri eman du. Txapelketa Bilbon ospatuko da Apirilaren 30 eta Maiatzaren 6a bitartean. Guztira 8 epaile izango dira bertan: Carlos Gallego (Gaztela eta Leon) Alberto Lázaro (Katalunia) Joaquín Lizana (Andaluzia) Alejandro López (Euskadi) Vicente Martínez (Valentziako Erkidegoa) Nicolas Murillo (kanaria) Sara Peláez (Madril) Guillermo…

Jesús Ituiño: “Pozik emaitzengatik baina egindako la nona da garrantzitsuena”

Bukatu dira denboraldi honetako Euskadiko txapelketak eta Bizkaiak lan aparta egin du, 8 titulu posibletik 6 lortuz. Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendari teknikoa den Jesus Ituñok denboraldia aztertu du eta txapelketa hauen atzean dagoen funtzionamendua eta lana azaldu digu. Horrez gain, selekzioen arteko lehiaketarik ez dagoen hilabete hauetan zein lan egiten duten azaldu du. Orain dela…

MINIEN EUSKADIKO TXAPELKETA: Hautatzaileek txapelketaren nondik norakoak aztertu dituzte

Bukatu da minien lurraldeen arteko Euskadiko Txapelketa eta Bizkaiak bi titulu eskuratu ditu. Gure selekzioek ez zuten partidurik galdu eta kurtso ia perfektu bati agur esan zioten, 8 titulu posibletik 6. Ibon Lopez de Letona eta Javi Garcia Panizok txapelketaren nondik norakoak azaldu dizkigute. IBON LÓPEZ DE LETONA Txapelduna, bi garaipen bi partidutan, helburua bete…

EUSKADIKO MINIEN TXAPELKETA: Mutiletan ere Bizkaia nagusi

Maila honetan talde biek lortu dute garaipena, bai mutilek eta bai neskek. Bizkaiak Deban ospatutako txapelketa irabazi zuen hirugarren jardunaldian Gipuzkoari irabazi eta gero. Hirukoak eta Bizkaitarrek egindako joko alaia nahikoa izan ziren Gipuzkoari irabazteko. Amaieran 62-87. Tentsio asko izan zen mutilen arteko Gipuzkoa-Bizkaia partiduan. Partidu hau irabazteak, Txapelketa irabaztea zekarren. Hasieran Bizkaiak abantaila lortu…

MINIEN EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaiko neskak irabazle

Bizkaiko mini mailako nesken selekzioak Euskadiko Txapelketa irabazi du, hirugarren jardunaldian Gipuzkoari 49-77 irabazi eta gero. Arabarren aurka jokaturiko partidua ere irabaztea lortu zuten eta horrela beste urte betez titulua lortu zuten. Hasieratik selekzio biek goialdean presionatzen zuten.Baina Bizkaiak lan hobea egin zuen eta lehen laurdena 8-13 aurretik bukatu zuen. Bizkaitarrek oso lan ona egin…

EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaiak garaipen bikoitza eskuratu du juniorretan

Igande honetan bukatu zen ostegun honetatik Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatzen ari zen Lurraldeetako Selekzioen Arteko Euskadiko Txapelketa Ortuellan. Hirugarren jardunaldirako jakina zen nork irabaziko zuen titulua bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan, bi kasuetan Bizkaitarrak gailendu zirelarik. Azpi-txapeldunak eta gainontzeko dominadunak nortzuk izango ziren zegoen jakiteko. Euskadiko Txapelketaren hirugarren jardunaldian Arabak 55-73 irabazi zion Gipuzkoari…

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaitarrek markagailuari buelta eman diote Euskadiko Txapeldun bilakatuz (74-68)

Garaipen bikoitza eskuratu du Bizkaiak , El Barracón Kiroldegian ospatzen ari den Euskadiko Junior Mailako Txapelketan. Mutilek garaipen berri bat eskuratu zuten, lautik lau, Gipuzkoari irabaziz, partiduko momentu askotan atzetik joanez, 16 puntu atzetik (42-58). Azken unean eginiko lan onari esker eta Mojak eginiko lan desorekatuari esker Bizkaiak 74-68 irabazi zuen. Bizkaia oso ondo sartu…

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaiak Gipuzkoaren aurka sufritzen jakin izan zuen txapeldun bilakatzeko (58-52)

[box] Emakumezkoen Bizkaiko Junior Selekzioak Euskadiko Txapelketa irabazi du, bigarren jardunaldien Gipuzkoari 58-52 irabazi eta gero. Bizkaitarrek  Arabari lehen jardunaldia irabazi zioten eta beraien esku zegoen lehen postua eskuratzea.   Gipuzkoarrak ez zieten erraz jarri Bizkaitarrei eta markagailuan aldea sartzeko ahalegin guztiei erantzun zien. Iruzkieta eta Leguinaren jokoak eta Herreraren asmatzeak erabakigarriak izan ziren Bizkaitarrentzat. [/box]…

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaia sendo batek 58-75 irabazi dio Arabari mutiletan

Bi garaipen eskuratu ditu Bizkaiak, Ortuellako El Barracón Kiroldegian ospatzen ari den Euskadiko Junior Mailako Txapelketak. Gizonezkoen selekzioak 58-75 irabazi zion Arabari. Partidu honetan Arabarrak aurretik hasi ziren, baina Gonzalez de Langarica,Mendibe eta Perederari esker, Bizkaitarrak aurretik jartzea lortu zuten, aurkarien erasoaldiei eutsiz. Hasieratik Bizkaia ondo egon zen, pazientzia asko izan zuen erasoan baina bertikaltasuna…