ERREGINAREN KOPA: Final laurdenak Al-Qazeresen aurka

[box]Lointek Gernika Bizkaiak CB Al-Qazeres Extremaduraren aurka jokatuko du Erreginaren Kopako final laurdenetan ostiralean, 9, 21etan. Horrela adierazi du behintzat egindako zozketak Gironalo udaletxean. Irabazi ez gero, Perfumerías Avenida izango du aurkari gernikar taldeak zapatuan, 12an 21,15etab. Lointek Gernika Bizkaiako partida guztiak Teledeportetik emitituko dira.[/box] 2017ko Erreginaren Kopak badauka bere laukia eta norgehiagoka bakoitza zein…

Denek jaso zituzten euren Kopak, Bizkaiko Saskibaloiaren festa biribilduz

Musika, dantza, dibertsio, garaikur, errekonozimendu, sari eta argazkiz beteriko ekitaldia ospatu zen atzo Boluetako Fever aretoan, zeinean guztiek jaso zituzten beren txapeldun eta txapeldunordeko Kopak, premini mailatik Seniorren kategoriara zehazki. Mila jokalari neska-mutil baino gehiagok jaso zituzten tituluak, guraso eta teknikoez lagunduta. 18,30ean ireki ziren ateak, zeremoniaren zuzendari Mikel Arpón eta Bego Bayerren eskutik. Askok,…

Fase Finalak jokatuko dituzte asteburuan zehar Senior eta Haur Neskak

Fase Finalen bukaera iristen da asteburu honetan. Bi ekitaldi inportante: bata, Errendimendu Mailako Haur Neskek Gernikan jokatuko dutena, eta bestea Senior Nesken Kopa Bilboko Escolapiosen, 30 urtez geroztik honakoa azken edizioa izanik. Senior Nesken Kopa Azkeneko edizioa izango da aurtengoa, irekienetakoa gainera. Ligako txapeldun eta txapeldunordearen presentzia izan barik Beotibar Begoñazpi dugu faboritoen artean, titulu…

Errege-kopa: Hirugarren postu historikoa Bidaideak BSR-rentzat

Malagan jokatu berri da pasa den asteburuan gurpildun aulkietan lehiatutako taldeen errege-kopa, eta bertan hirugarren sailkatu da Bidaideak Bilbao. Finalaurrekoetan murgildu ziren Txurdinagakoak lau parte-hartzeren ostean. Final laurdenetan Getafe kanporatu zuten bilbotarrak. Erritmo biziz defendatu eta oso lan ona egin zuen Turek-ek esaterako 30 puntu saskiratuz. Hala ere, nahiko orekaturik mantendu zen leia azken minutuetara…