BILBAO BASKET VALENCIA

Bilbao Basket, Gernika Bizkaia, GDKO Bizkaia eta Mikeldiren garaipen handiak

Talde batzuek ez dute Gabonetako etenik gozatu, baina gehienak lehiaketara itzuli dira joan den asteburuan; talde bizkaitarrek zazpi partidu jokatu zituzten, eta horietako lautan irabazi. Garaipenak era guztietakoak izan dira; Bilbao Basketek estu-estu irabazi zuen, Gernika Bizkaiak ondo landutako garaipena poltsikoratu zuen, GDKO Bizkaiak argi irabazi zuen eta Mikeldik markagailuari buelta emanda irabazi zuen bere…

gdako, ibaizabal, celta

Bilbao Basket eta GDKO Bizkaia, primeran.

Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte asteburuan gure taldeetako batzuek. Ikusgarriena Bilbao Basketek Real Madrilen aurka lortutakoa da, eta talde bizkaitar bat sailkapeneko goiko postuei eusteko balio izan den beste bat, GDKO Bizkaiak Celtaren aurka lortutakoa da. Informazio gehiago, hemen.

eba, santurtzi, ardoi, joseba iglesias

Askartzak EBAko derbia irabazi zuen eta Bilbao Basketek beste garaipen bat lortu zuen

Bilbao Basket zorioneko izaten jarraitzen du; adibide gisa, Estudiantesen aurka lortutako garaipen estua (64-63). GDKO Bizkaiak ereirudi ederra ematen jarraitzen du Badajozen irabazi eta gero, hori bai, ohikoa baino gehiago kostata. (54-70). EBAn, Askartzak eta Centro de Estudios Mikeldik derbia jokatu zuten, eta lehenengoek irabazi (85-63)- Santurtzik, Zornotzak eta Gernika Bizkaiak, aldiz, porrota jaso zuten.…

gdko ibaizabal

Bilbao Basket, Gernika eta GDKOk goiko postuei eutsi diete

ACB, Emakumezkoen Ligan eta Emakumezkoen 2. Ligan ari diren talde bizkaitarrek garaipena erdietsi zuten azkeneko jardunaldian. Bilbao Basketek bolada txarrarekin amati zuen Kanaria Handian, Gernika Bizkaiak Al-Qazeres hartu zuen mendean eta GDKO talde geldiezina da Emakumezkoen 2. Ligan, are gehiago Pabellon Ourenseri irabazi eta gero. Centro de Estudios Mikeldik ere Natural Riojaren aurka irabazi zuen.…

tre bowman zornotza

Bilbao Basket eta Zornotza, garaipenak azken segundoan

Batzuetan, partiduaren amaieran emaitza oso parekatua denean denetarik suerta daiteke, baina gure taldeak momentu goxoa bizi dute; Bilbao Basketek Manresan, Todorovicen saskiratzea eta defentsa onari esker, eta Zornotza ST-k Bartzelonaren aurka, Tre Browmanen azkeneko jokaldi ikusgarriarekin irabaztea lortu zuten. Askoz erosoago, GDKO Bizkaiak irabazi eta Emakumezkoen 2. ligako lidertzari eutsi zion, EBA-ko talde bizkaitar guztiek…

QUINO COLOM, BILBAO BASKET, SEVILLA

BIlbao Basket, Gernika, Zornotza, GDKO Bizkaia eta Santurtzi sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute

Bizkaiko saskibaloia modan dago. Bilbao Basketek, Gernika Bizkaiak eta Zornotzak aurreko jardunaldiko porrotak ahaztu eta duela bi jardunaldi eskuratutako lidertzatik gertu jarraitzen dute. Eta hori gutxi balitz, Santurtzi eta GDKO Bizkaia euren multzoetako lider dira, EBAn eta Emakumezkoen 2. Ligan hurrenez hurren. Askartzak, lan ona baliatuta, bere lehenengo garaipena lortu zuen, eta irabazi ez zuen…