Zortzi Tekniko Bizkaitar 2016ko Goi Mailako Entrenatzaile Kurtsoan

Abuztu hasieran eman zitzaion bukaera 2016ko Goi Mailako Entrenatzaile Kurtsoari, bertan gure 8 tekniko izan zirelarik. Lana eta azterketak eginak daude, ikasitakoa asko izan da eta orain emaitzak jakitea baino ez dira falta. Fase presentziala burutzeko 175 pertsona aurkeztu ziren, horietatik 8 bizkaitarrak zirelarik: Xabi Ortuoste (Tabirako), Borja Sarria (Askartza), Carlos Garcia-Escudero (Unamuno), Mikel Retolaza…

BEHATOKIA: talentu-kudeaketa zuzenduko duen entrenatzailea analizatu zuten adituek

BizkaiaBasket behatokiaren Bigarren jardunaldia ospatu zen atzo, talentu-kudeaketari lotuta, entrenatzaile eta bestelako teknikoen ikuspuntuan oinarrituz. Luxuzko aditu izan ziren bertan, hala nola, Nesken Ligako Gernikako Mario López, LEB Platan dabilen Zornotzako Mikel Garitaonaindia, Federazioan kirol-zuzendari den Iñaki Camarero, Athleticeko psikologo María Ruiz de Oña, Nesken Bigarren Mailako Ibaizabaleko Estitxu Ibarretxe, EBA Ligan dagoen Santurtzi taldeko…

Ate-irekiak Gernika Bizkaiako entrenamenduak ikusteko

Martxoaren 21etik 27ra bitarteko astean ate-irekietan burutuko ditu entrenamenduak Gernika Bizkaia taldeak, Espainiako Saskibaloi Federazioak proposatutako ‘Entrenatzaileen Astea’ deritzon ekimenari esker. Halaber, urte batzuk daramatza Espainako Saskibaloi Entrenatzaileen elkarteak  zehazki jarduera hau bultzatzen, eta aurten bigarrenez Nesken Ligako talde gernikarrean oinarritu dira. Izen-ematea gauzatzen duten teknikoek Nesken Ligako azken asteko prestakuntza-sesioak ikusi ahal izango dituzte.…

junta de evaluación entrenadores curso

17 entrenatzaile tituludun berri, Maristaseko Ikastaroaren balantzea

Behin azterketak amaitu eta ebaluazio batzordea batzartu ondoren, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Patronato klubarekin batera antolatu duen Grado 1 Ikastaro Federatiboaren balantzea honako hau izan da, 17 gertalari tituludun berri daudela, alegia. Lan izugarria egin ondoren, ikasketa eta azterketa makina bat ordu igaro ondoren, Maristaseko ikastaroaren ikasleek euren notak ikusteko aukera dute jada. Notak ikusi