árbitros clínic

Munduko Kopan Epaileen inguruko Jardunaldi Teknikoa

Euskal Epaileen Batzordeak uztailaren 13an, igandean, Munduko Kopan Epaileen inguruko Jardunaldi Teknikoa antolatzen du, bertan Juan Carlos García, Kiko de la Maza eta Carl Jungebrand epaileak egongo direlarik. Jardunaldi teknikora edonork joateko aukera du. Epaileen 1, 2, 3 eta 4 multzoetako epaileak ez direnek e-mail bat bidali beharko dute jardunaldian izena emateko: arbitrosbasko@basketbasko.com

Juan Carlos García ACB árbitro colegiado

Juan Carlos Garcia epaile bizkaitarrak ACBn 500 partidu bete ditu

(ARGAZKIA: ACB Photo/Luis García) [box]Ezbairik gabe Juan Carlos Garcia erreferentea da estatuko epaileen artean, baita saskibaloi bizkaitarrean ere. Epaileak pasadan asteburuan 500 partidu bete zituen ACB ligan, Gipuzkoa Basket eta Iberostar Teneriferen arteko neuketan.[/box] Garcia epaileen mailarik gorenean dagoen arren, formazioarekiko eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekiko duen konpromisoa aipatu beharra dago, era aktiboan laguntzen baitio federazio…

Paul Urbano Espainiako Emakumezkoen Junior Txapelketara joango da

Bizkaiko Batzordeko Paul Urbano epaileak, XXXIV. Espainiako Enakumezkoen Junior Txapelketan parte hartuko du, FEBek aukeratutako 8 epaileen artean baitago. Txapelketa Guadalajaran jokatuko da maiatzaren 11tik 17ra.  Urbano txapeketa ezberdinetan parte hartuko duten euskal epaileen artean bakarra da. Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik Urbano zoriondu nahi, eta txapelketan zorterik onena opa diogu.

Curso Ikastaroa arbitro epaile

Epaileen Ikastaro Presentziala

Bizkaiko Epaile Batzordeak, interesatuta dauden guztientzat Epaileen Ikastaro Presentzial berria aurkeztu du. Saio teorikoak Bilboko Kirol Etxean (19:00etatik 21:0etara) eta saio praktikoak Deustuko Kiroldegian (18:00etatik 20.00etara) izango dira. Guztira 8 klase egun izango dira, otsailak 24, 25, 26 eta 27 eta martxoak 3, 4, 5 eta 6, orotara 16 orduko ikastaroa delarik. Ikastaroa DOHAINIK da.…

juan carlos garcía árbitros

Juan Carlos Garcia bilbotarra mundialista izango da

[box]Oraindik selekzioen talde teknikoen eta jokalarien behin-betiko zerrendak zeintzuk diren ez dakizkigunean, jadanik epaile bizkaitar bat Munduko Kopan egongo delaren berri jaso dugu. Juan Carlos Garcia epaile bilbotarra da Munduko Kopan egongo den lehenengo bizkaitarra.[/box] FIBAk 38 epaile deitu ditu 2014ko abuztuaren 30etik 14ra bitartean antolatuko den Munduko Koparako. Epaile horien artean Juan Carlos Garcia…

Paul Urbano: “Igoera, ahal dudan epaile onena izatera heltzeko motibazioa da niretzat”

Bizkaiko Epaileen Batzordeko izendatzailea, Lauro Ikastolako saskibaloi koordinatzailea, gertalaria eta jokalaria izan da, baina batez ere, epailea da. Paul Urbanoren inguruan ari gara, noski, saskibaloiaren maitale sutsua dena, eta 2014a ezin hobeto hasi duena. FEB-eko Epaileen Batzorde Teknikoak erabaki du denboraldi honetan 2. multzotik 1. multzora pasatuko den epaileetako bat izango dela. Hona hemen Paul…